Asteburuan oasi-linguistiko batean egon naizela sentitu dut.
Bi egun pasa ditugu lagunekin: 13 heldu eta 15 haur euskaraz jotake. Niretzat pagotxa da une hauetan eta gozatu egin dut! Donostiako lagunekin firin-faran, haizea bezala, orain bai gero ez... ibili beharra nahiko ezkizofrenikoa da batzutan, neke handia sortzen duena askotan.
Euskal Herrian barreiatutako lagunak bildu gara: Bizkaiko, Behe-Nafarroako, eta Gipuzkoakoak ginen. Elosuko malda-zokuan egon arren, paradisuan egon gara! Bikain pasatu dugu!
Igandeko bazkarian nagusienetik gazteenera, "muturzikin lehiaketan"
2008/05/19 12:37:01.070 GMT+2
Elosun borda
Nork: marije.2008/05/19 12:37:01.070 GMT+2
Etiketak: lagunak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat