2010/05/11 11:37:46.215 GMT+2

Donostiako euskaltzaleon eguna

Euskaltzaleon eguna maiatzaren 29an izango da aurten. Urte askotan joan gara bertara eta oso giro atsegina sortzen da; lekua paregabea da, noski.
Hona hemen gonbita:

Leku berezi batean, euskara ikasleei eta, oro har, Donostiako euskaldun orori, egitarau baten gainean, euskaraz jardunez ondo pasatzeko festa bat egitea da helburu nagusia. Aurten Uharteko festa maiatzaren 29an ospatuko da. EGITARAUA:

-11:30ean Lehen txalupa
-12:30ean urteko lehen bainua

Bazkari herrikoia

-Mus, Toka eta Bote txapelketa
-16:00etan Karaokea
-17:00etan Erromeria
-19:00etan Amaiera eta jaso
-19:30ean Azken txalupa

Oharrak
- Euria eginez gero, Arrano Beltzan bazkaria, 14:30ean.
- AUZOLANA: norbaitek lagundu nahi badu, Maiatzak 29an, goizeko 8terditan geratu gara ARRANOn, festarako traste guztiak uhartera eramateko.


Nork: marije.2010/05/11 11:37:46.215 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Please answer this question to add your comment
Zenbat dira hiru gehi bost? (idatzi zenbakia)