2010/07/16 10:08:53.435 GMT+2

Donostia eta bizikleta

Bizikletazale amorratua naiz, hirian ibiltzeko batipat. Orain 20 urte lau txori ginen, kotxe artean gure bizitza arriskatzen genuenak. Gaur egun, bidegorriak direla-eta, izugarria da bizikleta-trafikoa -patin, gurpildun-aulki eta korrikalariak barne-; izugarria eta beldurgarria batzuetan, egia da: bizikleta-ilarak sortzen dira Kontxan, aurrerapen arriskutsuak oso ohikoak dira, lehentasuna nork duen ez da beti argi egoten etab.

Guzti horregatik, nahiago dut negua, euripean bada ere, Donostiatik bizikletan ibiltzeko.

Dena den, ez da bidezkoa azken aldian txirrindulariok Donostian bizi dugun egoera:
- Kontxako parkina eraikitzen ari direla-eta, behin-behineko hainbat bidegorri -edo bidehori- jarri eta aldatu dituzte; honek, txirrindularien nahasmena eta batez ere oinezkoena sortu duelarik.
- Bulebarretik barrena txirrinda gainean joatea debekatu ziguten atzo (2010_07_15), bide alternatiborik eskaini gabe.
- Oinezkoak "espaloi gainetik ezin da joan!" esaten hasi zaizkigu.

Jazarpena, txirrindulariok bizi duguna, goruntz doa.

Oinezkoei zaila egiten zaie, informaziorik ez duten neurrian, espaloian bi gurpileko bizilagunak izatea, oso deserosoa baita hainbatentzat; irakurri, bestela, berrian agerturiko gutuna.

Egoera berrira denok moldatu beharko dugu, txirrindulariak -oinezkoak errespetatuz- eta oinezkoak -txirrindulariei leku bat eginez bidegorri edo bidehoririk ez dagoenean-. Kalapie elkartekoek landuta dute gaia eta gai hau konpontzeko agente laguntzaile nagusiak izaten jarraitu beharko lukete. Ez da nahikoa, ezta urik eman ere, Odon alkatea Espainiako arduraduna izatearekin. Garbi dago.

Nork: marije.2010/07/16 10:08:53.435 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Please answer this question to add your comment
Zenbat dira hiru gehi bost? (idatzi zenbakia)