2011/06/28 18:54:55.664 GMT+2

Donostia, 2016ko Europako kultur hiriburu, hola bai!




Orain arte nahiko uzkur egon naiz Donosti kultur hiriburu izatearen inguruan, batez ere euskarak ez duelako bisibilitaterik izan, edo gutxiegi erabili delako nire ustez.

Gaur, Madrilen, gure alkateak euskaraz ere hitz egin du Donostia hautatua izan ondoren; eta euskaraz hitz egin ere. Aupa Juan Carlos!

Hizkuntza minorizatuen aberastasunaz jardun du; goraipatu ditu txikiak, euskarari diogun atxikimena haundia dela adierazi du; arrotasunetik -eta ez arrokeritik- hitz egin du eta hunkitu egin nau. Ausartu da ausarta delako eta babesa duelako. Euskararen estatusak holakoak behar ditu. Zorionak Juan Carlos eta eskerrik asko!

Odonek holakorik ez zuen egingo, ziur.

Orain hurbilago sentitzen dut kultur hiriburu izateko gogoa; baina ez dezatela amore eman. Donostiako kulturaren zutabe nagusiena gure hizkuntza da.




Bideo ederra atondu dute -tira, irudi batzuk sobran baldin badaude ere-.

Interesgarria da ekainaren 27an, erabakia jakin aurretik, El Mundo egunkarian agertutako artikulua; bertan irakurri daiteke Izagirrek esandakoa epaileen aurrean, eta, ondoren, epaileek beraiek azpimarratutakoa Donostia aukeratzeko arrazoien artean.

Bildu dagoelako ere irabazi du Donostiak, alajaina!

Nork: marije.2011/06/28 18:54:55.664 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Please answer this question to add your comment
Zenbat dira hiru gehi bost? (idatzi zenbakia)