
Ibarra, Leaburu, Berastegi, Aralar mendilerroa, Txindoki, Mailoak... paraje ederrean daukate etxea.
Badute halere hobby berezi bat, Aitorrena dena bereziki baina Nekanek ere trebeziarekin kudeatzen duena: "euskal txerria" hazten dute.

Sudurean eraztuna jartzen zaio txerriari, lurra zulatzeko duen ohitura burutik kentzea du helburu. Zizare eta bestelakoak bilatzeko egiten dituzte zuloak baina horrela belarra hastea eragozten dute. Mina hartzen dutenez zuloak egiteari uzten diote.
Atzo bertan txerrikutxe-harrak zikiriatu (barrabilak moztu-kendu) zituzten. Luistxok ikuskizuna galdu zuen. Zikiriatze kontu hori txerria gizendu dadin omen da, eta indar sexuala desagertzen omen zaie. Koitaduak!


Idatzi artikulu bat