Goizean diana, haurrentzat jolasak eta johaldunak izan dira. Ondoren dantza taldearen emanaldia, oso polita eta gero castellersak.
Albo-albotik ikusi ditut eta zirraragarria iruditu zait ikuskizuna. Oso hunkigarria bertan sortzen den energia, elkarlana, arriskua, laguntasuna...
Lau castell egin dituzte. Tartean bi saiakera bertan behera utzi dituzte arrisku egoera sortu zitekeelako; lauki forma baino arraultz forma hartzen hasi omen da castella.
Azkenengorako sorpresa iragarri dute eta halaxe izan da. Hiru zutabeko castella egin dute eta erdikoan, haur bat pixkanaka igotzen hasi da lau bat pisu sortu harte. Ezker-eskubiko zutabeak zerua ikutu dutenean Catalunyako eta Euskal Herriko bandera bana zabaldu dute. Earra izan da!













Azkena:




Irutxuloko Hitzan artikulua atera dute.
Erantzunak
ahora intentaremos traducirlo, pero no habrá ningún problema!
Nosotros estuvimos muy a gusto en Donosti.
Gero Arte!
Nork: Sergi (Marrecs).2008/04/14 19:57:54.563 GMT+2
www.marrecs.cat