Donostiako portutik pasealeku berrira igotzeko aspaldi saldu zuten igogailua martxan dago. Atzo erabili nuen lehen aldiz eta gozatu ere bai!
Zortzi urte pasa dira azken bizikleta oparitu nuenetik. Eskuetan indar gutxi eta alboratu egin nuen. Azken urteotan gogoa eta indarra berpiztu zaizkit eta uztailean erosi nuen.
Handia da, Oronarena, ahozko agurra euskaraz entzuten da lehenengo eta igotzen doan neurrian kristaletatik badiaren ederra ikusi daiteke, eskutan txirrinda duzula. Earra iruditu zitzaidan.
Irteera berriz ezaguna bihurtu den Bokado jatetxearen albo batera du. Bertakoak, Zinemaldirako afaria terrazan prestatzen ari zirela muturrarekin begiratu zutela esango nuke (bakarra nintzan).
Aurrera egin eta lurreran plastikoarekin babestutako alfonbra "fuksia eta ez arrosa" (omen) zapaldu nuen.... Uauuu.
Pasealeku berria amaitutakoan berriz Kursaleko irrintzi,buila, algara eta bestelakoekin irri batzuk egiteko parada izan nuen. Diskote itxura zuen musika, argi-izpi eta kolore fuksiak.
Bizikletan berriro Antigua alderako bidea egin nuen, tira, bidean Abesbatzaren ikasturteko lehen entsegua tarteko.
The Phantom of the Opera prestatu behar dugu urtebetean. Kapaz izango ote gera!
Laburbilduz, Donostia bizikletazaleontzat paradisu txiki bat bihurtzen ari da. Oroitu besterik ez dut Kontxa kotxe artean zeharkatzen nuen garai hura. Urte batzuk pasa dira horratio!
2008/09/19 17:16:39.821 GMT+2
Bizikleta igogailuan
Nork: marije.2008/09/19 17:16:39.821 GMT+2
Etiketak: aisia | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Oraindik erregalua eskertzeko daukat, baina egunak pasatzen zaizkit deitu gabe. Ea egunen batean plan bat egiten dugun. Segi pedaleatzen!
Nork: Gari.2008/10/14 15:47:11.365 GMT+2
http://eibar.org/blogak/teknosexua