2010/02/12 20:24:41.667 GMT+1

Bilbo-Portsmouth ferrya hartuta Gabonetan

Aspalditik nuen kruzerotxoa egiteko asmoa, Bilbo-Portsmouth-Bilbo ferryan, hain zuzen.
Travel-club txartelaren bidez izan genuen bidaitxoa egiteko aukera paregabea, oso modu merkean bidaiatzeko aukera eskaini zuten-eta. Bi heldu eta bi haur 88 euro eta 3.000 puntu -besterik ez-.

Urtarrilaren 2an abiatu ginen Santurtzitik. Hura da atzerritar uholdea itsasontziratzeko zain zegoena!
Kamarotea egoera onean zegoen, jatetxeak aukeran, ikuskizunak egun osoan zehar -kabareta, bingoa, diskoteka, lehiaketak, magia-, igerilekua, saunak, bale eta izurdeak ikuskatzeko behatoki aparta, ingelesa praktikatzeko aukera...

Gustura egon-ibili ginen. Izurdeak ikusi genituen, gainera, nahiz eta ez den urtarorik egokiena negua; uztaila eta abuztuan dozenaka ikusten omen dira.
Bizkaiko golkoan bada zetazeoen joan-etorri ugaria. Nik orain urte gutxi izan dut honen berri. Garai batean baleak arrantzatzen zituzten bai, baina gaur egun -oso hurbil- horiek ikustea hain erraza zela Zarpar belaontziaren jabeen bidez izan genuen, belaontzian egin genuen irteera batean.
Kruzeroa egin ondoren, hara non albistegi guztietan agertu zen "Pride of Bilbao" ontziak uztailean azken bidaia egiteko asmoa duela.
Iruditzen zait beste konpainia batek beteko duela hutsune hori, bidaia egin genuenean, mugimendu handia zegoen bertan-eta.

Gomendagarria guztiz!

Nork: marije.2010/02/12 20:24:41.667 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Please answer this question to add your comment
Zenbat dira hiru gehi bost? (idatzi zenbakia)