2009/02/01 19:15:57.592 GMT+1
Bi antzerki obra: Irudimenezko hiria eta Kanpanilla eta Peter Panen itzala
Bi antzerki obra ikusi ditugu asteburu honetan. Zein baino zein entretenigarriagoa baina aldi berean guztiz desberdinak gaiari, eszenaratzeari edota emaitzari dagokionez.
Larunbatean "Irudimenezko hiria" Gorakada taldearen ikusi genuen
Munduko ipuin desberdinen artean osatutako puzzle zoragarri bat da. Aktoreak txotxongiloak dira. Gidariak beltzez jantzita daude, txotxongiloari mugimendu guztiz-egokiak eskaintzeaz gain, ahotsa eta keinuekin laguntzen dute pertsonaia bakoitza. Eszenatokia kostaldeko hiri-herri zahar-xume-ederra da.
eta igandean "Kanpanilla eta Pete Panen itzala".
"Egun batean, zelan ez dakidala, aldizkari bat agertu zitzaidan eskuetan, eta bertan Kanpanillak, Peter Panen laguntxo hegadunak, egindako adierazpen batzuk zeuden..."
Eszenatokian pertsonaiak eta metalezko egituratxo bat, etengabe mugitu eta funtzio desberdinak izango dituena (etxea, itxasontzia, arroka...) besterik ez dago. Aktore bakoitzak bi edo hiru pertsonai antzezten ditu. Antzoki Zaharrean zen eta goiko aldean geunden gu eta ez zen ondo entzuten, horrek zaildu egin zigun emanaldia ondo jarraitzea.
Lilik hurrengo egunean eta besterik gabe, bi emanaldietan hiru aktore zeudela aipatu zidan, bi neska eta mutil bat. Batez ere kanpanillarena gustatu zaio, pertsonaia bera ikaragarri miresten baitu.
Biak lan ederrak dira baina bat aukeratzekotan nik Irudimenezko hiria aukeratuko nuke, originala delako, oso ondo landuta dituelako txotxongiloak, hiria bera, gidatzaileen lana; Lilik berriz Kanpanilla eta Peter Panen itzala, seguruenik hurbilagoa delako eta suge beldurgarririk azaldu ez zelako.
Nork: marije.2009/02/01 19:15:57.592 GMT+1
Etiketak: lili aisia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat