2010/12/28 21:04:26.437 GMT+1

Beintza

Abenduaren bigarren astean Malerrekan izan gara, Zubieta, Ituren eta Beintza inguruetan.

Orain 10 urte ere bertan izan ginen, antzeko inteera batean. Orduan, Bagerak antolatu zuen eta Peru eta biok joan ginen. Oraingoan, berriz, Lili ere gurekin etorri da.

Koadrila eta familientzat antolatu du Beintzako aterpetxeak Egiako Kriseilu-Bagera elkartearekin elkarlanean oso asteburupasa erakargarria.

Taloak egiten erakutsi digute, egin ere egin ditugu norberak berea jateko. Baina aurretik Zubietako errota ikusi dugu eta argibide interesgarria eman dizkigute.

Ondoren, Beintzara bazkaltzera; ze ondo bazkaltzen den Beintzako aterpetxean! Janari goxoa giro goxoan!

Arratsaldean Donamaria dorretxea ezagutu dugu; herriko gidari prestu batek eman dizkigu argibide guztiak.

Biharamunean, gaztainondoen basoari bisita, Beintzako ur-jauzia eta Leize-txiki kobazuloa erakutsi dizkigu Mikelek. Ederrak hirurak.


Labaien herri jeitsi, hamaiketakoa egin eta Beintzara bazkaltzera.
Primeran ibili gara, giro sano eta jatorrean, gustura. Mila esker Beintzako aterpetxeko familiari eta hurrengora arte.

Nork: marije.2010/12/28 21:04:26.437 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Please answer this question to add your comment
Zenbat dira hiru gehi bost? (idatzi zenbakia)