Gaur Behobia marathoi-erdian laguntzaile izan naiz lehen aldiz. Motxilen antolaketan ibili naiz Bruno laguna eta 4 gazterekin. Primeran moldatu gara. Gainera Peru eta Lili, Amaro eta Mikel eta Manex eta Maddi laguntzaile fin izan ditugu.
Halere hizkuntzaren erabileran hiru kontu aitatu nahi ditut:
1. Behobia-txikin aurkezpen lanak egin dituenak gaztelania asko erabili du, euskara baino gehiago.
2. Gure lana aurkezteko eman dizkiguten orriak gaztelania hutsean zeuden.
3. Gure zeregina esplikatu digun pertsonak -bolondresa gu bezala, otoi- euskalduna izan arren gaztelaniaz aritu zaigu, agurrak barne -denbora aurreztearren?-.
2008/11/09 21:01:08.820 GMT+1
Behobia erdi-marathoia
Nork: marije.2008/11/09 21:01:08.820 GMT+1
Etiketak: kirola | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat