2011/08/26 19:12:52.478 GMT+2

Balearen irudi tristeak

Gaur goizean, Juanmari, lankide zarauztarrak esan dit: "hi, Zarautzen balia agertu dun; gu beti izan gaitun balea harrapatzen trebiak, kar-kar-kar".

Bere hitzak entzutearekin batera, Imanol Lizartzaren "Horrelabizibaginabeti.com" blogean ikusi dut lehen argazkia.

Getariar eta Zarauztarrak ahoberotzeko "balia, nongua? nork harrapatua?" entzutearekin nahikoa dugu. Algara batzuk ere egin ditugu ixtorio zaharraren ingurumarian.

Kitzikagarria ere bada gure kostaldean oraindik baleak badirela jakitea.

(Itxuraz zeroiak edo kaxaloteak buruan zituen markak, txipiroi erraldoien aurkako borrokan egindakoak omen ziren: http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2011/08/30/sociedad/euskadi/el-cetaceo-tenia-grandes-marcas-en-la-cabeza-a-causa-de-luchar-con-gigantescos-calamares)

Baina, bideo hau ikusi dudanean tristura sentitu dut; baleak pena eman dit, bihotzmina sentitu dut; gutxi sufrituko ote zuen!

 

Nork: marije.2011/08/26 19:12:52.478 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Please answer this question to add your comment
Zenbat dira hiru gehi bost? (idatzi zenbakia)