2006/07/12 20:44:25.720 GMT+2

Bakearen aldeko kontzertua


Atzo izan zen. Jendetza bildu zen baina Bob Dylanek oso hotz jokatu zuen. Ez zuen hitzik egin eta ia bizkarra emanda abestu zuen. Mikel Laboaren kontzertua motz gelditu zen, abestiak hasi baina azkar amaitu zituen. Eta bakearen aldeko kontzertua baino, Donostiaren aldekoa, turistikoa alegia gehiago zirudien.
Mikelek abestu zituenen artean "Maite ditut maite gure bazterrak" abesti gogoangarria eta gurea izan zen hasieratik amaierara abestu genuena. Mikelen azkenetako kontzertua izan da hau eta bertan egoteak xarma berezia zuen guretzat.

Hiru ordu laurdeneko tartea ondoren...
Bob azaldu zenean bi abesti entzun genituen eta etxera abiatu ginen. Pantaila handietan ez zen ezer antzematen.

Mikelen aurpegia, gitarra, eskuak... ikusi ahal izan genituen bezala, Bob antzeman ere ez genuen egin. Itxuraz oztopo asko jarri zituen argazki eta grabaketak egiteko. Beste jokabide bat behar zuen eduki. Ez dakit zertara zetorren bazekien edo ajolarik ba ote zion.
Ba hori, bakearen kontzertuaren lehen zatian Mikel izan zen izarra guretzat.
Jende ezagun ugari ikusi genuen.

Nork: marije.2006/07/12 20:44:25.720 GMT+2
Etiketak: ekitaldiak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Please answer this question to add your comment
Zenbat dira hiru gehi bost? (idatzi zenbakia)