badoa denbora
lagunen oroitzapena
gugan geratzen da.
Adorez eta atseginez mintegikide ginen garaian ezagutu nuen Axun Aierbe. Ondoren Euskara Elkarteen Topagunean sortze prozesuan ere buru-belarri ibili zen. Euskarari lotua beti. Atsegina, umore-onekoa eta hitz-jario errazekoa zen. Gazte hil da, gazteegi.
Argazki honetatik atera zuen atzo Luisek Sustatun jartzeko argazkia. Gaurko Berrian ere argazki bera erabili dute.
Argazki hau Fernando Muniozgurenen hileta zibilean ateratakoa da 2006ko uztailean.

Lili, ni neu, Lourdes, Amaia, Asun eta Leire. Argazkiari Adores eta Atseginez izena jarri zion Luisek.
Idatzi artikulu bat