
Paraje polita da Irurita ingurua. Eta Artesiagan jende multzoa aurkitu genuen. Ekitaldian alkateak, elkarteetako arduradunak, bertsolariak, errepidea egiten ibilitakoen seme-alabak eta batez ere errepidea eginarazi zieten hiru preso-errepublikar, anti-faxista, beraien esperientzia kontatzen. Une horiek goxoak izan ziren, kontatzen zutena oso garratza izan arren: nola jotzen zituzten, bidegabeko lanak eginarazten, gosez edukitzen, zulo berdina behin eta berriz berreginarazten.

Une horretantxe guardia zibilen patrola hantxe behean zegoen guri so.
Hurrengo egunean txikizio, pintada eta bestelakoak egin zituzten indartsu sentitzen diren frankoren ondorengo horiek.
Artesiagako argazkiak.
Idatzi artikulu bat