Antolaketaren parte hartu izan det urteetan baina orain bi urte nituen ardura apurrak utzi nituen. Ikusle bezala joaten naiz orain. Egia esan arraroa egiten zait saltsan ez egotea, baina tira, besteek primeran antolatzen dutela ikusita oso pozik gelditu naiz.
Urtetik urtera gero eta jende gehiago etortzen da. Oso ekitaldi herrikoia da.
Baina bada kontu bat aldatu beharko litzatekeena: Olentzerok kioskoan Mari Domingiri buruz esaten dituenak alegia. Munduko asmo onenarekin egiten du, zalantzarik gabe. Urteak damazki igeldotarrak lan hau bihotzetik egiten. Baina arropa lixatu, janaria prestatu eta holakoak egiten omen dizkio Mari Domingik. Beharbada egiteko horiek baino beste batzuk aipatuko balitu, edo aipamena beste testuinguru batean kokatuko balu egokiagoa litzateke. Bikote eta lagun modura aurkeztearekin nahikoa litzateke.
Idatzi artikulu bat