Indar handikoak iruditu zaizkit Mari Luz Estebanen "Amaren heriotzak libreago (ez libre) egin ninduen" (2013 Pamiela) liburuan aurkitu ditudan hainbat pasarte-poesia-prosa zatiak. Gogoan izatea zaila zaidanez, hemen gordeko ditut batzuk:
42. orrialdea
BAINA
aitor dut
amaren heriotzak askeago egin ninduen
berrasmatu ahal izateko ibilbide propioa
besterik ote bizitza?
saminaren saminenean
oi paradoxaren barne-indarra!
bigarren aldiz jaiotzeko ahalbidea
oparitu zidan.
22. orrialdea, Ahizpalegea
... maitasuna, finean, nahitasuna baino ez da, konplizitate, umore, harreman batean irautea.
"Inon bagaude, begiratzen digutenen begiradan gaude". Irati Jimenez
23. orrialdea, Maitasuna azalberritu zenekoa
... semea, maitasun ororen neurri eta ispilu.
....haragi bakarretik bi haragirako bidezidorra jorratuz.
31. orrialdea, Eskapan
Ez gara libre izango emakume izendatuok
zaldun modernoen babesa eta baimenari
behin-betiko uko egin ezean,
ez gara libre izango emakume izendatuok
errai muinean erein ziguten maitatzeko joera konpultsiboa
errotik erausi eta berrasmatu artean,
ez gara libre izango emakume izendatuok
gizonen ahots gandorrak (aldika) isilarazi eta
guri adi jartzen ez diren bitartean,
ez gara libre izango emakume izendatuok
bakardadea sortuz bakardadean bizirauten
trebatzen ez garen bitartean,
emakume izateari eskapan.
91. orrialdea,
garena eta izan nahi dugunaren
arteko amildegian gara nor
97. orrialdea, Gezurren egia
... Gogoratu du inoiz inon irakurritakoa, garena mozorrotuz eraikitzen garela.
107, orrialdea
SUMINDURARIK sutsuena ere
sortu zen behin maitasunetik
ez nekien
noraino naizen haserre hori
noraino amorru hori.
109. orrialdea, Bidaldia
...Maitasunak, zentzurik muturrekoenean,
norberaren deuseztapena
norberaren ausentzia dakar.
Desagertzea,
maitatzeko modurik erradikalena.
Zu (ni bezala) izaki osoa zara,
ezer falta ez duzuna.
_________________
Irrati saio honetan Iratxe Irastorzak liburu honen aipamen bat egiten du.
2013/11/10 06:27:39.452 GMT+1
"Amaren heriotzak libreago egin ninduen"
Nork: marije.2013/11/10 06:27:39.452 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat