

Lehenengo Maskarada ere garai hartan ikusi nuen eta oraingo honen oso antzekoa izan zela gogoan dut. Herria zen desberdina. Orduko hura Barkoxen izan zela uste dut.
Goiza Donibane Garazin pasa genuen. Herria betikoa, ederra. Hamaiketakoa berria. Jose gidari eta zizeroiak ardo zuri goxua, frantseza eta foie ederra, piper beltzarekin lagundua prestatu zigun. Haurrak jolasean ibili ziren helduak kontu-kontari utziz.
Ahuskin bazkaldu nahi genuen baina bidea itxia topatu genuen. Iratiko etxoletarako bidean dagoen laku ederrean bazkaldu genuen. Janaria soberan, umorea ederra eta haize fina izan genituen lagun.
Ondoren eta denboran estu iritsi ginen Altzurukura. Hasteke zeuden. Primeran! Azkenerako haurrak pixkat aspertu egin ziren baina ederki egon ginen, jendea tamainan, gutxitxo beharbada. Xuberera (euskalkia) ozenago entzun izan bagenu beharbada gehixeago ulertuko genuen.
Egun polita izan zen.














Idatzi artikulu bat