Ekainaren 29an Aizkorriko San Adrian aterpera abiatu ginen asteburua pasatzera. Larunbatean Aizkorri igo genuen tuneletik zuzenean. Urbiako kanpetatik barrena berriro tunelera abiatu ginen bertan bazkaltzeko asmoa genuelako... baina Iñaki, Maria eta ni bidez nahastu eta berriro Aizkorrira igo ginen. Majo kostata igo ere!!! Eta jeitsiera kriminala egin zitzaidan, helikopteroarekin amestu nuen behin baino gehiagotan.

29ko gauean linternak hartu eta Sancti Espiritu ermitara igo ginen. Argazkia atera bezain pronto esan zigun Josek bi kide berri atera zirela argazkian! Lili oso beldurtuta dago. Bi horiek hortik kentzeko eskatu behar omen dio Joseri.


Iñakiren ondoren Luis inguratu zitzaidan eta berak lagundu ninduen aterpera. Asko eskertu nion nirekin jeistea azken txanpan. Bakarrik ozta-ozta iritsiko nintzen eta.






Tontorreko argazkiak (lehen igoerakoak, bigarren igoeran ez genuen argazkirik atera, jejejeje) eta Luis eta Lili behean zain. Oso kezkatuta egon ziren falta ginela eta. Baina nork pentsatu berriro Aizkorrira igo ginenik?


Igandean berriro ermitara igo ginen, oraingoan egunez, Aratz mendira igo ez ginenak. Mezaren ondoren txistorra eta ardoa banatu zituzten eta une horretantxe iritsi ginen gu. Iñaki txikiak eguna gaixo pasa zuen.






Idatzi artikulu bat