Asko gustatu zait, euskararen semaforoaren aldarria:
Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, Tolosaldeko Euskararen Semaforoak honako hau jakinarazi nahi dio Euskal Herriari, euskaldunon herriari:
1.- Semaforoak ez du parte hartuko abenduaren 3an euskararen “aldeko” inolako ekimen hutsal, folkloriko eta alferrikakotan.
2.- Semaforoak salatu nahi du abenduaren 3ko ekimen askoren benetako helburua eragile jakin batzuek euskararen alde egiten duten lan eskasa zuritzea besterik ez dela.
3.- Euskararen Nazioarteko Egunean, Tolosaldeko Euskararen Semaforoak jai hartu du, eta ez du mezurik zabalduko edota erantzungo.
4.- Bihartik aurrera, euskararen eta euskaldunen aldeko lanean jarraituko dugu, pozez eta harro, gure estiloan. Izan ere, beste askok ez bezala, ez dugu asmorik 364 egunez euskararekin lotutako gaiak baztertuta edukitzeko.
5.- Eguna libre dugunez, orgia bat antolatu dugu semaforokide batzuen artean. Nola ez, euskaraz.
Baita Lorea Agirrek Blanca Urgell-i emandako erantzuna ere, "Euskaldun bat, kitxua bat eta joruba bat" artikuluan:
"(...)«Behin eta berriz esan dugu, ahalik eta adostasun sozial eta politikorik handiena daukan hizkuntza politika garatu nahi dugula gure gizartean dauden eragile sozio-politiko desberdinekin negoziatuz eta haien partaidetza integratuz», adierazi du Blanca Urgellek gaurko Euskararen Nazioarteko Egunaren inguruan. Ezetz. Lehentasuna ez da adostasun soziala bilatzea, hori ondoren letorke. Adostasuna ez da helburu, eskubideak baizik. Besteren pare, besteak adina gutxienez bere duen lurrean bizi ahal izatea"
Idatzi artikulu bat