2006/04/10 09:36:03.713 GMT+2

40 urte beteberriak eta beste opari bat

Lili eta urtetebetzeko pastela40 urte

Iaz erabaki nuen 40. urteurrena goitik eta sarri ospatu behar nuela. Dagoeneko bikotean, familian eta koadrilakoekin ospatu dut, ospatu ere modu berezian. Baina orain egun batzuk Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastolako ikaskide-lagun-ohi batek, Tere Arregik deitu nindun. Taldetxo bat 66ko ikasleen arteko afari-ekitalditxo bat prestatzen ari direla eta parte hartzera animatuz. Poz izugarria hartu nuen eta batez ere bi arrazoigatik: aspaldian ikusi gabeko jende mordoa ikusiko dudalako eta batez ere 40. urteurrena ospatzeko gune berezia delako. Nor gera gu, zer gera gu... abestiak dioena berreskuratu eta garai batzuetan ginena gogoratzea beti da oparoa. Eta bakoitzaren ondorengo bizi-bilakaera harrigarria hainbatetan. Polita eta goxua izango da maiatzaren 19kohitzordua. Nik behintzat ez dut kale egingo!

Nork: marije.2006/04/10 09:36:03.713 GMT+2
Etiketak: 40ederrak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Please answer this question to add your comment
Zenbat dira hiru gehi bost? (idatzi zenbakia)