2011/01/28 10:17:41.084 GMT+1

27ko grebarako arrazoiak

HUHEZIkoek eman dituzten arrazoiekin bat egiten dut:

HUHEZI Kooperatiba Elkarteko langileok urtarrilaren 27ko Greba Deialdiarekin bat egiten dugu ondoko arrazoiengatik:

  • Argudio faltsuak erabilita, uste dugu inposatu nahi diguten Pentsio Erreforma honek langileen eskubideak okerragotu egingo dituela: pentsio sistema publikoaren pribatizazioa bultzatuko du espekulatzaileen alde
  • ezberdintasun sozialak areagotuko ditu
  • gazteen lan merkaturatzea atzeratu egingo du
  • emakumeek bizitza laboralean izaten dituzten etenaldiek eragindako ondorioak areagotu egingo dira...

Kooperatibistak garen aldetik, honako bi arrazoi hauek ere azpimarratu nahi genituzke:

  1. Kooperatibako jarduna zerbaitek definitzen badu, autoeraketa hitzak definitzen du. Geure buruak gobernatzen ditugu (edo saiatzen gara behintzat), eta horrek eskatzen du antolamendu ahalik eta horizontalena, erabakigune hurbilak, bilera-dinamika bizia, informazioa partekatzeko kultura eta kontsulta-mekanismo ugari. Haatik, greba-deialdia behartu duen prozesu honen guztiaren oinarrian Europako Batasunak diseinaturiko politikak daude, eta horiek autoeraketa ezinezko egiten dute: botere-guneak izugarri urrundu dira, ardurak difuminatu, herritarren iritzia eta kontsulta-mekanismoak gutxietsi, informazioa ezkutatu...
  2. Kooperatiben beste ezaugarri bat da (edo izan beharko litzateke behinik behin) lan-indarra kapitalari gailentzea, pertsonak kokatzea proiektuaren erdigunean eta inguru hurbilaren garapena bilatzea. Haatik, protesta eragin duen olde neoliberalak aginte politikoa botere ekonomikoaren hankapean jarri du, merkatua jainkotuta gizartearen kaltetan eta kapitala jarrita beste gauza guztien gainetik.

Nork: marije.2011/01/28 10:17:41.084 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Please answer this question to add your comment
Zenbat dira hiru gehi bost? (idatzi zenbakia)