2007/04/19 18:23:03.912 GMT+2

2007ko aste santua

Argazki guztiak hemen

Mirador del cura, Miezako El Carrascalen.

La Code miradorean.

Aurten Espainia eta Portugalgo zati batzuk ezagutu ditugu. Hauek azpimarragarrienak:
- Salamancan:
  . Miezan El Carrascal parajean erromeria.

El Carrascal. Putzua behiak ura erateko erabiltzen dena.


Seberiano, Mairen laguna arkumea erretzen.

Seberianoren osaba eta aitaginarreba jotak jo eta dantzatzen.

La resbalinan Peru.
La Codetik Duero eta Portugal.

  . Vilvestren lehengusuen etxea.

Vilvestre.
  . La Fregenedan Beatriz eta Juan bisitatu genituen. 8 bat urte nituenean gure jatetxean lanean ibilitako emakume jatorra.
Garranpiñadak prestatu zizkiguten.

  . Ciudad Rodrigo. Txikia eta etxe ederrez osatua. Garai batean herri boteretsua izandakoa.
.
Katedrala                 Kanoiak gorgolalez
.Enaren kaiolak.Cirilo. Eztia erosi genion.
- Portugalen:
   . Almeida: harresiz inguratua. Ederra. Lehio askoko etxe zuriz hornitua. Portugalgo kolonietan ikusi ohi diren etxeen estilokoa. Hau ere oso boteretsua izana. Zortzi puntako izar formako harresia du.

   . Monsanto. Portugaldarrek erabaki dutenez, Portugalgo herririk portugesena. Ederra benetan. Txikia. Menditontorra du kokaleku. Granito harriaren gainean, erdian, tartean eraikitako herritxoa. Gaztelu estrategikoa du goian eta erdi aroko ermita erromanikoa alboan.

   . Penha Garcia: fosilak, mugimendu tektonikoak eta errota bitxiak gorde dituzte bertan.

- Extremaduran:
   . Coria: hau ere harresiz inguratua dago. Urte askotan abandonatuta egondako itxura du baina konponketak egiten ari dira Europatik jasotako laguntzekin. Herriko kartzela ikusi genuen. Herri xehea beheko solairuko ziegetan egoten omen zen, kaletik jendeak ikusi zezan, eta jauntxoak goikoan, etxetik eramandako altzariekin. Garaiak ez dira hainbeste aldatu gero!
   . Plasencia: harresi ederra du honek ere. Trujillo atea ederra du. Paradorea ere bai. Bertan lo egin genuen. Hori bai, 116 gela ez onartu, goiko eta alboko geletako ur-itokinak eta joan-etorriak ikaragarri entzuten dira eta. Akueduktua txukuna du eta alboan indioilarren parke berezia. Katedralaren alboko mojetak gozoak erosi genituen. Klausurakoak dira eta Peru, Lili eta Luisentzat berria izan zen hesiaren atzean ikustea moja eta trukea lehio mugikorraren bidez egitea. Gozoak oso dira gozoak.
   . Jerte bailara: gereziaren museoa txikia eta polita da. Cabezal del  Valle herrian dago. Honek etxe sorta polita du juxtu kale berdinean. Etxe atariak bereziak dira, erdi korta erdi etxe-sarrera. Jerte hibaitik canto rodado delakoak lapurtu genituen, ingurukoei oparitzeko mahai-gainerako. Gereziondo gehienak lore garaia pasata zuten, salbu mendia gora igotzearekin topatu genituenak. Ur jauzi eta ibilbide politak ere badaude inguruan.


Nork: marije.2007/04/19 18:23:03.912 GMT+2
Etiketak: aisia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Please answer this question to add your comment
Zenbat dira hiru gehi bost? (idatzi zenbakia)