2008/04/08 11:15:44.297 GMT+2

Japonia, gomendioak

Japoniara joan aurretik hiru blog jarraitu ditugu:
Euskal jator batena:
Txapela buruan eta ibili munduan
Ekoizpenerako beltzak erabiltzen ote dituen susmopean dagoena:
Kirai
Eta
Un gato nipon

Erdikoak mezu interesgarri hau zintzilikatu du orain gutxi:
Japonia:  bidaia prestatu 10 pausutan

Hauek dira nire gomendioak:

EKIPAIA: Arropa gehiegi (maleta gehiegi alegia) ekarri dugu bidai honetara ere. Jakina, nire errua da hori. Nola ez! Nork prestatzen ditu ba!

Baina oraingoan mea kulpa ozen bat egin behar dut. Guk ezagutu dugun Japonian gure beharretarako garbiketa tresnak eta bestelakoak oso eskura daude eta prezio onean gainera. Auzo guztietan daude Lawson edo Seven-elevenak. Gantzontziloak, pasta, guraizeak... eskura eta gurean baino merkeago aurkitzen dira bertan. Nikiak ere erraz aurkitzen dira.
Bestelako arropa guztia hobeto ekartzea. Bila ibili beharrik ez horrela.

BIDAIA:

Udaberria edo udazkenean joan. Gerezi ondoen garaia delako lehena eta kolore gorriena bigarren. Tenperatura aldetik ere atseginenak. Udaran hezetasun eta bero handia egiten omen du.

Air-Italiarekin egin dugu bidaia eta gomendagarria da oso. Merkeena izateaz gain, zerbitzua primerakoa izan da. Halere krisi-garaian omen dabil eta etorkizuna baldintzatua du une honetan.

LO EGITEKO bost modu probatu ditugu:

  1. Onena lagunen edota ezagunen etxea. Bertakoagoa sentitzeko modu egokia.

  2. Hiriko japoniar hotela. Kyotokoa oso zen bertakoa. Gelan afaldu. Jantzi berezia. Gosari japoniarra (hauxe izan da niretzat zailena; goizean arroza, arraina, algak, tofu eta enparauak ezin ditut jan).

  3. Japoniar landa-hotela. Onsen bainu ederrak hartu genituen bertan. Aulkian eserita garbitzea bitxia egingo zitzaidalakoan nengoen baina oso atsegina izan da. Ura aldiz, pittin bat beroegia, eta ni oso ur-bero zalea naizela! Banbu eta zuhaitzei begira...

  4. Bed and breakfast. Naran primerakoa ezagutu genuen, oso gomendagarria. Jun Yakamoto da nagusia. Berri-berria. Japoniar gelak eta egongelak eta dutxa mendebaldarra. Internet doan.

  5. Hiriko western-style hotela. Ohean ederrak dira. Komunak oso oso oso txikiak. Plastikozko horietakoak, dena pieza bakarrean eginak. Lagun luxe batzuk nekez erabili ahalko lituzketenak!


Gela erreserbak tren-geltokietako informazio bulegoetan egin daitezke. Guk lau egun desberdinetarako egin genuen (Kyoton primeran hartu gintuzten).

HIZKUNTZA

Alde on asko ditu Japonian lagunak izateak. Eta bereziki japoniarra bada arik eta hobeto. Beraien etxean ostatu hartzeaz gain, beraien ohiturak ezagutzeko aukera duzu. Lehen egunetan nola mugitu erakutsiko dizu, eta ez da erraza hasieran. Ingelesarekin bakarrik ezin da aise ibili Japonian. Taxistak, dendariak, hoteletan, tren geltokietan... ingelesez galdetu eta ulertu ezin izan diogun japoniar asko topatu ditugu. Bi izozki nahi dituzula adieraztea erraza da baina zenbat zaporetakoak dituen jakitea ez. Erosi duzun hori iogurra edo esnea den jakitea ere ez da batere erraza. Argazki-makinaren argibide liburuxka ingelesez ba ote duten jakitea ezinezkoa da.

Oso berezia egin zaigu guk japoniarra ez dakigula adierazi arren, nola jarraitu izan diguten japoniarrez kriston espitxak botatzen. Polita!

HIZTEGIA

Ahozkatzeko moduan idatzi ditut hitzak. 

Konitxiua: kaixo
Ojaio: egunon
Arigato gozaimas: mila esker
Sayonara: agur
Kanpai: topa
Biru: zerbeza
Gojan: arroza
Kauaii: neska polita
Gomendasai: barkatu
Sumimasen: mesedez, barkatu

OSO GARESTIA DA JAPON!

Yena peseta zenaren pareko dago gaur egun. Alegia 100 yen =100 peseta = 65 xentimo

Guri ez zaigu hainbesterako iruditu. Itxuraz euroak europarron bizimodua ikaragarri garestitu duen honetan, Japonia bezalako lurraldeetan jan-edan eta lo egiteko aukerak eskuragarri jarri zaizkigu.

Aldiz, mugikortasuna bai bada garestia. Oso tren zerbitzu ona dute, maistasun handikoa eta garestia. Horregatik komeni da aldez aurretik Japan Rail Pass delakoa erostea. Madrilen edo Bartzolonan saltzen dituzte eta postaz lortu daitezke. Hasieran garesti iruditu zitzaigun baina han konturatu ginen merezi duela.

Hemen adibide batzuk:
100 yen iogurra
300 yen aterkia
575 yen galtzontziloak
1500 yen kriston buffeta


Nork: marije.2008/04/08 11:15:44.297 GMT+2
Etiketak: bidaia | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Oso ondo dago idasten duzuna!!!
Ia noiz etortzen zaie berriro !!!

Nork: lekesan.2008/04/17 17:09:55.619 GMT+2
lekesan.wordpress.com

Idatzi artikulu bat





Please answer this question to add your comment
Zenbat dira hiru gehi bost? (idatzi zenbakia)