Gutun hau jaso dut (2010-05-26):
Kaixo lagun,
Hemen gabiltza bueltaka gure pelikularekin. Kritika oso onak jaso ditugu bainan eguna iritsi da, eta urteko asteburu eguzkitsuena izan dugunez, zinema aretoetako takilek ez dute bat ere ongi funtzionatu. Ikusi arren beheko kritikak eta honekin batera bidali dizudan aretoetako emaitzen zerrenda.
Emaitzen zerrendan ikusiko duzunez (80egunean10-05-25), astelehenean eta atzo bertan hainbat aretoetan asteburuan adina jende kopurua joan dela ikusiko duzu. Kasu batzuetan baita gehiago ere. Harrigarria eta pozgarria era berean.
Beno, pelikula ikusi baduzu zure inguruan jendea ikustera joan dadin animatu dezazun idazten dizut. Ahal baduzu eta ongi iruditzen bazaizu, mezu hau zabaltzea benetan eskertuko dizugu. Eta ikusi ez baduzu, ezin duzu galdu euskaraz inoiz egin den pelikula ederrena, "80 egunean". Zoaz derrepente ikustera, berehala kenduko digute eta!
Gure haserako helburua 25.000 ikus-entzulera iristea zen bainan izan dugun hasera kaxkarrarekin (1.500 daramagu bakarrik) ia ezinezkoa dirudi.
Ia datorren astebururako euria iristen den.
Ongi izan, eskerrik asko zure laguntzagatik, barkatu atrebentzia eta laster arte,
“Melodrama delicado, sensible y lleno de vida” Jordi Batlle Caminal. La Vanguardia
“Frescura, espontaneidad y capacidad de emocionar” Desirée De Fez. Fotogramas
“Si no les colman de premios… habrá que inventarlos para ellas” Mikel Insausti. Gara.
“… hecha con nuestra sensibilidad… espléndidas Itziar y Mariasun” Mikel G. Gurpegui. El Diario Vasco
“…Bien contado e interpretado…” Juan G. Andrés. Noticias de Gipuzkoa
“Sencillez y credibilidad… de una apabullante cotidianeidad” Javier Ocaña. El País
“Una bonita sorpresa” Jordi Minguell. El País
“Aurrerapauso garrantzitsua… oso istorio unibertsala” Gontzal Agote. Berria.
Erantzunak
Nork: Marije.2010/06/02 14:34:23.380 GMT+2