2006/07/19 19:16:36.488 GMT+2

Fernando Muniozguren

Orain hiru aste ikusi nuen azkenengoz. Auzoan, matia kaletik nindoan Lilirekin eta aurrez aurre topo egin genuen. Berak agurtu ninduen. Pili emaztearekin zegoen Gurutze Gorriak duen egoitzaren aurrean. Ez zuen hitzik egin. Mimika eta begiak nahiko ziren komunikatzeko. Beti iruditu zait begirada zorrotzeko pertsona. Kanpora bezainbat barrura begiratzen duen horietakoa. Zeharo hunkituta gelditu nintzen ezusteko agur honekin.
Aurretik, bi aste lehenago edo ikusi nuen kalean. Baina ezin sinisturik nenbilen. Ezin zen Fernando izan!
Aurretik, urtarrilean topo egin genuen Getarian. Oso ondo gogoratzen naiz egun hartaz. Getariko Malkorbe hondartzan zaldi-lasterketa ikusten ari ginen lagun-talde handi bat. Luze egon ginen hitz egiten. Bi gai gogoratzen ditut, bere gaixotasuna eta Emuneko bilakaera. Elkarrizketa goxua, xarmanta izan zen. Hurbila.
Oroitzapen hori gordeko dut.
Larunbateko ekitaldia leuna eta polita izan zen. Jendeak maite zuen. Asko gainera.

Arianne Unamuno eta Maite Arroitajauregi "Xoxo beltza" abesten.

Enrike Eizagirre eta Ane Sarasketa Arratiako dantza kilikagarria eskaintzen.


Badihardugu elkarteko Asier Sarasua. Fernando.

Eibarko Txaltxa zelai gunea.

Nork: marije.2006/07/19 19:16:36.488 GMT+2
Etiketak: agurrak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Please answer this question to add your comment
Zenbat dira hiru gehi bost? (idatzi zenbakia)