2007/04/01 16:21:56.664 GMT+2

Erratzu udaberrian

Martxoaren 31 eta apirilaren 1a Erratzun pasa genituen EgaƱa-Larramendi familiarekin. Larunbat goizean Korrika egin genuen Baionan. Aurten Korrikaren urtea izan da gure familian (Tolosan, Donostian eta Baionak parte hartu baitugu). Ederra, polita eta hunkigarria izan zen Baionakoa. Alderdi abertzale guztiek batera erositako kilometroa korritu genuen lehendabizi kasualitatez eta ondoren alde zaharrean zehar ibili ginen.

Baionako lehen kilometroa
Talotegian bazkaldu genuen ondoren, luze itxaron behar izan genuen baina nagusia jatorra da. Euskal museoa ikusi nuen hurrengo batean ezagutzeko. Erratzura pasatzeko buelta dezente eman behar izan genuen motorren krosa medio eta Dantzarineako muga ezagutu genuen.
Erratzun egunak gehiegi lagundu ez bazuen ere primeran pasa genuen eta igandean Xorroxinera egindako goiz-pasa ederra izan zen. Hura da etorria!

Peruk Luisen segapotoarekin ateratako argazkia.


Gorostapalo

Zaldia

Ahariak

Txolota katiatuta

Nork: marije.2007/04/01 16:21:56.664 GMT+2
Etiketak: aisia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Please answer this question to add your comment
Zenbat dira hiru gehi bost? (idatzi zenbakia)