2007/07/14 19:21:35.224 GMT+2

Björk Guggemheinen

Uztailaren 13an etorri zen. Luis eta biok aspaldiko partez kontzertu batean izan ginen, biok bakarrik!
Oso goiz iritsi ginen 7:30etarako eta leku aproposa hartu genuen. Iskanbila nahikoa izan ziren inguruan, elbarrituentzat gordetako lekuaren muga-mugan geunden eta!
Maite Rementeria laguna eta berarekin zetorren talde handi bat beranduxeago iritsi ziren baina errazegin genuen topo.
Kontzertua 10:00 etan hasi zen eta izugarria izan zen. Emakume horrek bazterrak mugituarazteko trebezia bikaina du gero! Abesti batzuk goia jotzeko modukoak izan ziren, dantzara bultzatzeko modukoak, ederrak benetan!
Asteburua bertan pasa genuen, Bilbon esan nahi dut. Primeran gainera.
Arratsaldean nire hirugarren kontzertuan parte hartu nuen Gehitu abesbatzarekin batera.

Nork: marije.2007/07/14 19:21:35.224 GMT+2
Etiketak: aisia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Please answer this question to add your comment
Zenbat dira hiru gehi bost? (idatzi zenbakia)