Hasiera | Foroa | Wikia | Posta-zerrenda | Azpitituluak jaisteko

The Party (1968)

Luistxo ¦ 2009-01-01 ¦ 10:27 ¦

Peter Sellersen film zoragarria da The Party (1968; zuzendaria: Blake Edwards). Seme-alabekin ikusi dut Gabonetan. Barre asko egin dute. Eta neuk ere bai.

Gaztelaniaz, El guateque izenburua izan zuen. Informazio gehiago IMDBn.

Nik euskaratu ditudan azpitituluak Torrent-etan aurki daitekeen bertsio honekin bat datoz: The.Party.1968.SE.INTERNAL.DVDRip.XviD-PARTiCLE

Azpitituluen fitxategia: The_Party_eu.rar 19KB (Osoak)

Erantzunak

  • Re: The Party (1968)

    fharlock ¦ 2009-01-01 ¦ 13:33

    Filme oso mitikoa eta aukeraketa ona da.

    Itzultzeko interesgarrien artean neukan, baina deskartatuta neukan, noizbait ETB-ek eginiko bikoizketa berreskuratu litekeelako, eta nahiago dut euskaratu gabeko filmeetan lan egitea.

    Hau izango da ETB-ek bikoiztutako eta dbd-ean euskara ez daraman itzultzen den bigarren filma.

    Eta Peter Sellers gogoratzen dugula, badago berari buruzko filme oso interesgarri bat, "Llamame Peter" uste dut duela gazteleraz tituloa, itzultzeko interesgarria litzatekeena. Zineman ikusi nuen bere garaian eta biografiak normalean bereziki deigarriak ez deritzot, baina hau benetan aipagarria iruditu zitzaidan. Ea behingoan filmearen dbd-a erosten, dendetan ez dut ikusi ohi eta.

Erantzun artikulu nagusiari