Hasiera | Foroa | Wikia | Posta-zerrenda | Azpitituluak jaisteko

The Bourne Identity (2002)

Borja ¦ 2009-08-30 ¦ 18:08 ¦

Jason Bourne CIA-ko agente ohiari buruzko sagaren lehen filma dugu hau. Bere misioetako batean larri zauritzen da eta oroimena galtzen du. Hau da istorio honen abiapuntua. Hortik aurrera nortasuna berreskuratzeari ekingo dio, bidean gorriak ikusiko dituelarik, hainbat nahaste-borrasteetan sartuta egoteaz gain, besteak beste, hiltzaile profesionalak, mertzenarioak eta kide ohiak bera akabatzen saiatuko baitira.


Zuzendaria: Doug Liman.
Urtea: 2002.
Generoa: Akzioa, Thriller.
Aktoreak: Matt Damon, Franka Potente, Chris Cooper, Clive Owen.
Iraupena: 1:58.
Imdb: http://akas.imdb.com/title/tt0258463/

Azpitituluen fitxategia: The_Bourne_Identity_-_Euskaraz.rar 24KB (Osoak)

Erantzunak

  • Re: The Bourne Identity (2002)

    Borja ¦ 2009-08-30 ¦ 18:21

    Azpititulu hauei dagokion fitxategiaren izena zein den ez dakit, jaitsi nuenean izena aldatu nion eta. Baina nik dudanak zehazki 1:58:16 irauten du eta 694 mb ditu. Espero dut datu horiek balio izatea.

    Eta ea ekarpen gehiago egiten ditudan. Momentuz Bourne-ren beste bi filmak itzultzeko asmoa daukat. Ondo dago gustoko ditugun filmak euskaraz gozatu ahal izatea.

  • Re: The Bourne Identity (2002)

    Luistxo ¦ 2009-09-28 ¦ 17:10

    Honekin batera doan azpitituluen doiketa, Torrentetan topa daitekeen beste Avi bertsio honekin sinkronizatuta dago:

     The Bourne Identity[2002]DvDrip AC3[Eng]-FXG
    

    Azpitituluen fitxategia: bourne_identity_eu.rar 24KB (Osoak)

Erantzun artikulu nagusiari