Hasiera | Foroa | Wikia | Posta-zerrenda | Azpitituluak jaisteko

Foroa

Tenshi no Tamago (1985)

FHarlock ¦ 2009-05-05 ¦ 23:10

AEO-SF - Tenshi no Tamago - Angel's Eggs (Euskara).rar

Lanaren aurkezpena
Zail da honelako filme bat aurkeztea, asko saiatuta ere. Filme bitxi, arrotz, ezberdin, parekogabea, ez-ohikoa, alternatiboa, experimentala, ohikotik kanpo... eta horrelakoak esanda ez genuke filmaren esentzia azaltzea lortuko.

Ia hizketa gabeko filma, argudioa azaltzea ia ezinezkoa duena, bere bitxikerian lan interesgarri bihurtzen dena. Interesgarria izanda ere, baliteke denen gogokoa ez izatea proposamen ausart hau.

Irudiak askotan hitzak baino esanguratsuagoak diremez, obe duzue youtuben trailerrari begirada ematea.

Produkzioan, aipatzekoak dira bi izen. Batetik, Mamoru Oishi zuzendaria, animazio japoniarreko lan interesgarrienetako batzuen zuzendaria, Patlabor-en filmak, Ghost In The Shell eta beste batzuk.

Gidoaian eta marrazki buru, Yoshikata Amano irudigilea daukagu. Heurenak dira Final Fanatsy bidejokoko diseinuak eta Vampire Hunter D animearenak ere.

Jatorrizko tituloa: Tenshi no Tamago.
Urtea: 1985.
Iraupena: 77 minutu
Tituloa euskaraz: Aingeruaren arrautza.
Tituloa gazteleraz: El huevo del angel (Ofizialki itzuli gabea).
Zuzendaria: Mamoru Oishi.

Argudioa: Noe-k euriteaten berri jakiteko, hegaztia bidali zuen. Ez zen hegaztirik itzuli. Orain, arrautze bat dago.
IMBD: http://spanish.imdb.com/title/tt0208502/
IMBD puntuaketa:
7.7/10 547 votes
TRAILERRA YOUTUBEN: http://www.youtube.com/watch?v=r04X-ImELzc

WIKIPEDIA (Gazteleraz): http://es.wikipedia.org/wiki/El_huevo_del_%C3%A1ngel

Muntaiaren ezaugarriak: Dbd-5 24 NTSC 16/9 1:78. Adi, telebista guztiak ez dira bateragarriak, gehiengoak bai.

Torrent bidez jeisteko: http://www.frozen-layer.com/descargas/36659

Azpititulu osoak: AEO-SF - Tenshi no Tamago - Angel's Eggs (Euskara).rar 3KB (3681 byte)

Permalink | erantzun edo komentatu

Hauru no Ugoku Shiro (2004)

Luistxo ¦ 2009-03-31 ¦ 18:08

Hauru_eu3.rar

Hayao Miyazaki handiaren film zoragarria da Haururen Gaztelu Ibiltaria. Neuk horrela euskaratu diot izenburua, ingelesez eta japonieraz horrela da:

  • Howl's Moving Castle
  • ハウルの動く城
  • Hauru no Ugoku Shiro

IMDBn.

Nik euskaraturiko azpititulu hauek ondo datoz torrent-etan aurki daitekeen bertsio honekin:

  Howls.Moving.Castle.2005.DVD.RIP.XviD.ENGLISH.DUB

Azpitituluak Euskaraz honetan badaude Miyazaki handiaren beste bi lan: Ponyo eta Mononoke Printzesa. Horiez gain, Chihiroren Bidaia euskaraz doblatu zen, eta Dvd-an hala lor daiteke. Lan horiek gustatu bazitzaizkizun, film hau aproposa zuretzat da, eta ez badituzu ezagutzen, gaztelu ibiltariak liluratuko zaitu.

Howl's Moving Castle.2004.SVCD.XviD (english version).srt 2 segundu eskas mugituta = Howl_eu1.srt

Azpititulu osoak: Hauru_eu3.rar 24KB (24930 byte)

Permalink | erantzun edo komentatu (erantzun bat)

Ares Galaxy p2p programa euskaraz

Luistxo ¦ 2009-03-31 ¦ 18:01

Ares Galaxy programa euskaratu dut. P2P sare bat da Ares, eta BitTorrent bezeroa ere bai aldi berean. Mininova edo Pirate Bay bezalako lekuetan aurki daitezkeen Torrent fitxategiak jaisteko balio du. Hain zuzen ere, webgune honetan azpititulu jakin batzuk aurkitu, baina bideorik ez baduzu eskura, ondo dator Ares filma Internetetik jaisteko.

Ares euskaraz erabiltzeko:

  • Ares instalatu behar duzu lehenbizi. Inportantea, beti Sourceforge-tik deskargatu, klon faltsu eta arriskutsuak egon daitezke beste toki batzuetan.
  • Lortu euskarazko fitxategia hemendik, deskonprimitu, eta Basque.txt izango duzu zure ordenagailuan.
  • Ares-ek zure PCko artxiboetan sortzen duen hizkuntzen karpeta aurkitu behar duzu. Gaztelaniazko Windows instalazio tipiko batean hemen egongo da: C:\Archivos de programa\Ares\lang - Hor sartu behar duzu Basque.txt
  • Hasieratu Ares. Goiko menuko Kontrol Panela ireki, hantxe aukeratzen da hizkuntza.

Euskaratzea perfektua izatetik urrun dago. Plural batzuk oker, adibidez... Baina, tira, ez da hain gaizki geratu, nire iritziz. Hobekuntzak ongi etorriak izango dira. Pantaila irudi bat hemen.

Permalink | erantzun edo komentatu

Azpikultura posta-zerrenda eta bilaketa

Luistxo ¦ 2009-03-22 ¦ 08:44

Lagun batek baino gehiagok eskatutako aukera pare bat.

Batetik, komunikatzeko, eztabaidatzeko eta elkarlanerako aukera berri bat: Azpikultura posta-zerrenda.

Azpikultura izena jarri diot, azpitituluetatik apur bat zabalago ere jokatzeko: bikoizketaren mundua, fitxategien trukea, eta oro har euskarazko ikus-entzunezko materialen zabalkundea izan daitezke posta-zerrendaren hasierako interesak. Abiapuntu horretatik aurrera, partehartzaileek nahi dutena izango da, noski.

Apuntatzeko, hemendik, eta behin alta emanda, idatzi azpikultura@googlegroups.com helbidera.

Bilaketa

Beste aukeratxo bat, partehartzaileok eskatutakoa. Aldameneko zutabean duzue orain bilaketa leihatila. Google Custom Search Engine tresnan oinarritzen da bilaketa.

Emaitzen presentazioa oraindik halamoduzkoa da, baina laster hobetu egingo dela uste dut: doiketa batzuk egin dizkiot guneari Googleren bilatzaileak hobeto aurkitu eta indexatu ditzan hemengo orriak.

Star Wars Knights of the Old Republick (PC jokua)

FHarlock ¦ 2009-02-16 ¦ 12:28

SWKotOR euskara partxea 2009.02.16.rar

Azalpena eta irudiak ikusteko: http://arkadiaeuskalontzia.blogspot.com/2009/02/bideojokoak-izarretako-guda-errepublika.html

Bideojokoak euskaratzea, teknikoki ea posible zen eta nola egin zitekeen ikertu gura nuen. Irudia ikusita, posible dela ikusten duzue. Orain gakoa, gaur egun harte euskaratik at egondako mundu hau Eusko Jaurlaritzak serio hartzea da kontua eta berarekin lanean has daitezela.

Badira hemen egindako joku edukatiboak euskara daramatenak... baina, benetan eragina izan dezakeena gazteek jolasten duten joko moderno eta komertzilalak euskaraz egon daitezela. Gaur egun, kontsola eramangarriak oraingoz kenduta, oso erraza da joko bat eguneratzearekin batera, itzulpena txertatzea.

Argi daukat, inork agerian jartzen ez badu hau egin daitekeela, inoiz ez direla egiten hasiko, horregatik ikertu gura eta erakustaldia egitea.

Bideojoko itzulpena nahiko berezia dela ikusi ahal izan dut. Jokoaren arabera, modu edo era desberdinean egin beharrekoa da. Eskerrak, azkenaldian egiten diren jokoak, nahiko era itzulgarrian egiten direla hizkuntz anitzetan bideratu behar dituztelako, aintzinako bideojokoak ez dira ain erraz langarri.

Joko asko, hau adibidez, bikoiztu gabe ateratzen dira, azpitituloak beharrezkoak izanda jokoa ulertu ahal izateko. Horrelakoak oso interesgarri dira itzultzeko, ingelesez jokoatu ezean, irakurtzea ezin bestekoa delako. Eta azpitituloak izanda, ingelesa praktikatzeko aukera interesgarria da.

JOKOA: Star Wars Caballeros de la Antigua republica.
1.03 partxea edo bertsioarako balio du. Aurrekoetan balio izan dezake ere. Egin zuten azken partxea da. Igotako artxiboa jokoaren PC bertsiorako balio du. Zihurrenez Xbox bertsiorako baliagarri da ere.

Azpitituluak osatzeko: SWKotOR euskara partxea 2009.02.16.rar 914KB (936298 byte)

Permalink | erantzun edo komentatu

The Lord of the Rings - The return of the king (2003) (Euskera)

FHarlock ¦ 2009-02-14 ¦ 00:52

The Lord of the Rings_ The return of the king (2003) (Euskera).rar

http://www.manterola.org/azpitituluak/euskaraz/1234568780

Itzulpen proiektu hau luze abiarazi nuen. Webgune bat sortu zen, internet erabilita, gende anitza aldi berean itzulpen beran lan egitekoa. Han hasi nuen Peter Jakson-en filmeen triologia itzultzen.

Zoritxarrez, jatorrizko webgunea SGAE-ren abokatuen mehatxua jaso eta itxi beharrean aurkitu zen, proiektua geldituz, eta egindakoa galduz.

Atzo, kasualitatez, horra non aurkitzen dudan webgune horren klon bat, itzulpena bere baitan duela, lana berreskuratuz.

Lehendabizikoa, segurtasun kopia bat jeitsi, eta bigarrena, hona jakin arazi, berriz ere norbaitek itzultzen lagundu nahi badu, aukera dagoela.

Oraintxe, lanaren egoera:
The Lord of the Rings - The fellowship of the ring (2001)dvd1: 88,16%
The Lord of the Rings - The fellowship of the ring (2001)dvd2: 41,51%
The Lord of the Rings - The two towers (2002) dvd1: 35,70%
The Lord of the Rings - The two towers (2002) dvd2: 29,64%
The Lord of the Rings - The return of the King (2003)dvd1: 25,96%
The Lord of the Rings - The return of the King (2002)dvd2: 28,55%

Azpitituluak osatzeko: The Lord of the Rings_ The return of the king (2003) (Euskera).rar 9KB (9661 byte)

Permalink | erantzun edo komentatu

The Lord of the Rings_ The two towers (2002)

FHarlock ¦ 2009-02-14 ¦ 00:46

The Lord of the Rings_ The two towers (2002) (Euskera).rar

http://www.addic7ed.com/film/The_Lord_of_the_Rings%3A_The_two_towers_(2002)-Movie-Subtitle

Itzulpen proiektu hau luze abiarazi nuen. Webgune bat sortu zen, internet erabilita, gende anitza aldi berean itzulpen beran lan egitekoa. Han hasi nuen Peter Jakson-en filmeen triologia itzultzen.

Zoritxarrez, jatorrizko webgunea SGAE-ren abokatuen mehatxua jaso eta itxi beharrean aurkitu zen, proiektua geldituz, eta egindakoa galduz.

Atzo, kasualitatez, horra non aurkitzen dudan webgune horren klon bat, itzulpena bere baitan duela, lana berreskuratuz.

Lehendabizikoa, segurtasun kopia bat jeitsi, eta bigarrena, hona jakin arazi, berriz ere norbaitek itzultzen lagundu nahi badu, aukera dagoela.

Oraintxe, lanaren egoera:
The Lord of the Rings - The fellowship of the ring (2001)dvd1: 88,16%
The Lord of the Rings - The fellowship of the ring (2001)dvd2: 41,51%
The Lord of the Rings - The two towers (2002) dvd1: 35,70%
The Lord of the Rings - The two towers (2002) dvd2: 29,64%
The Lord of the Rings - The return of the King (2003)dvd1: 25,96%
The Lord of the Rings - The return of the King (2002)dvd2: 28,55%

Azpitituluak osatzeko: The Lord of the Rings_ The two towers (2002) (Euskera).rar 12KB (13220 byte)

Permalink | erantzun edo komentatu

The Lord of The Rings - The fellowship of the ring (2001) Extended cut

FHarlock ¦ 2009-02-14 ¦ 00:42

The Lord of the Rings_ The fellowship of the ring (2001) (Euskera).rar

http://www.addic7ed.com/film/The_Lord_of_the_Rings%3A_The_fellowship_of_the_ring_(2001)-Movie-Subtitle

Itzulpen proiektu hau luze abiarazi nuen. Webgune bat sortu zen, internet erabilita, gende anitza aldi berean itzulpen beran lan egitekoa. Han hasi nuen Peter Jakson-en filmeen triologia itzultzen.

Zoritxarrez, jatorrizko webgunea SGAE-ren abokatuen mehatxua jaso eta itxi beharrean aurkitu zen, proiektua geldituz, eta egindakoa galduz.

Atzo, kasualitatez, horra non aurkitzen dudan webgune horren klon bat, itzulpena bere baitan duela, lana berreskuratuz.

Lehendabizikoa, segurtasun kopia bat jeitsi, eta bigarrena, hona jakin arazi, berriz ere norbaitek itzultzen lagundu nahi badu, aukera dagoela.

Oraintxe, lanaren egoera:
The Lord of the Rings - The fellowship of the ring (2001)dvd1: 88,16%
The Lord of the Rings - The fellowship of the ring (2001)dvd2: 41,51%
The Lord of the Rings - The two towers (2002) dvd1: 35,70%
The Lord of the Rings - The two towers (2002) dvd2: 29,64%
The Lord of the Rings - The return of the King (2003)dvd1: 25,96%
The Lord of the Rings - The return of the King (2002)dvd2: 28,55%

Azpitituluak osatzeko: The Lord of the Rings_ The fellowship of the ring (2001) (Euskera).rar 25KB (25807 byte)

Permalink | erantzun edo komentatu

Earth (2007)

luistxo ¦ 2009-02-05 ¦ 10:15

earth-enable_eu.rar

BBCk ekoiztutako Planet Earth telesail dokumentalaren film erako bertsioa da Earth. Azptitilu hauek film bertsioari dagozkio. Torrentetan dabilen earth-enable izeneko avi batekin sinkronizatuta daude.

Wikipedian: Planet Earth telesaila, eta Earth film dokumentala. Hona filmaren IMDB fitxa.

Ikusgarria, eta tristea ere bai, naturaren eta klima aldaketaren arteko ataka zaila baita gaia.

Azpititulu osoak: earth-enable_eu.rar 12KB (12707 byte)

Permalink | erantzun edo komentatu

Older articles »