Gonbidapen hau jaso det. Beharbada, zuri ere interesatuko zaizu:
Kaixo lagunak,
Maider Alustiza eta Jon Enparantzaren adiskide talde bat gara. Lerro hauen bidez zuengana jotzeko ausardia izan dugu egoeraren larritasuna ikusita elkarrekin zerbait egiteko ordua dela uste dugulako.
Jakingo duzuenez, Jon Enparantza euskal preso politikoen abokatua da eta joan den udaberriaz geroztik kartzelan dago. Bere kontra dauden akusazioak larriak bezain zentzugabeak dira eta hala salatu dute dozenaka eragile eta baita abokatuen elkarteek ere.
Hala ere, idazki honen helburua ez da Jonen egoeraren bidegabekeria salatzea, baizik eta bere familia ere zigortzen duen egoera larria arintzeko modua bilatzea. Guztiok jakingo duzuen bezala Maider eta Jon bost seme-alaben guraso dira: 11, 7, 4, 2 eta 2 urtekoak.
Aita etxetik hain modu zakarrean eraman izanak haurrei sortu dien mina eta ondoezaz gain, familiaren bizi iraupen eta oreka ere hautsia geratu da. Guztiz ezinezkoa da pertsona batek bakarrik, 5 haur txiki hezi eta aldi berean Granadako espetxean, 900 kilometroetara dagoen senarrarekin familiaren batasuna mantentzea.
Maiderren ahalegin handiak ere ezin du horrelakorik burutu. Batetik, bost seme-alaben ardura, elikadura, eskolatzea, mantentzea eta etxeko martxa daude. Bestetik, hori egin ahal izateko beharrezkoa den dirutza, senideen laguntza izanagatik oso zail bidera daitekeena. Atal honetan oso kontuan hartzekoa da Jon 900 kilometroetara egoteak sortzen duen bidaia gastu ikaragarria; Maider, 5 haur eta laguntzaile baten hegazkin txartela, hotela eta beste gastuak ordaindu behar baitira.
Aurrerago esandakoa gutxi balitz Ianitz lau urteko mutikoari gaitz larri eta sendaezin bat diagnostikatu zioten joan den uda hasieran: "Morfea Lineal Profunda" deitutakoa. Gaitz honen eraginez beso eta esku bateko mugimendua galtzen hasi da. Gaitz hau oso arraroa da eta oso kasu gutxi izan ohi dira gure inguruan; gainera, ez dago sendabiderik bakarrik terapia aringarriak daude oraingoz. Terapia hauek hainbat botika hartzera behartzeaz gain, mugimenduak ez galtzeko errehabilitazio sesio etengabeak egin beharra dakar. Hau gutxi balitz, gaitza hain arraroa izanik, beste hiri batzuetako espezialistengana joatera ere behartzen du.
Ikusi dezakezuenez egoera benetan larria da edo guk, Maiderrengandik hurbil eta laguntzen ari garenok, hala ikusten dugu. Gure ustez egoeraren larritasuna arintze aldera eta familiaren egoera zertxobait hobetzeko, kanpoko pertsona bat kontratatu beharko genuke eguneroko beharretan laguntzeko: etxeko martxa, janaria eta haurrekiko betebehar nagusiak. Lan horietatik zertxobait arinduta, Maiderrek haurren heziketa familiaren oreka eusteko modua izango luke.
Gure proposamena beraz honetan zehazten da: Maider eta Jonen familiaren laguntza taldea osatu eta bakoitzak ahal duen neurrian hileroko ekarpena (10, 20, 30 edo 50€) egitea kontu jakin batean. Kontu honetako diruarekin Maiderrek laguntzaile bat kontratatu ahal izango luke. Gure konpromisoak egoera bidegabe hau zuzendu arte iraun beharko luke. Helburua, beraz, hilero 1500€ inguruko diru kopurua biltzea da.
Maiderrek zenbat diru izango duen jakin ahal izateko, komenigarria litzateke hileroko transferentzia eguna bera izatea; adibidez hilaren 1a.
Apunta zaitez, ez zaizu damutuko.
Hileroko ekarpena egiteko Maiderren kontua: 3035 0050710501030005
Gurekin harremanetan jartzeko helbidea: [email protected]
Zabal ezazu mezua, asko bagara errazago egingo baitugu.
Mila esker.
Idatzi artikulu bat