May 18, 2004

Fernando Pessoa Sustatun



Troll bat sartu da Sustatura, Iban Zaldua eta
Xabier Mendigurenen artean adostu/idatzitako liburu promozio baten harira,
jendea molestatzera. Fernando Pessoa ezizena erabili du. Nik erantzun egin
nion.

Ba idatzi zuk gustuko dituzun liburuen berri, eta "Zeuk idatzi" aukeran
klikatu.

Interneteko txakurrarena badakizu, ezta? fernando pessoa ezizenarekin
sinatzen zuen txakur bat bazegoen, eta bere lagun txakur bati esan zion
behin etxean:

- Interneten inork ez daki txakurra naizela eta Pintto dela nire benetako
izena.

Eta beste txakurrak erantzun zion:

- Baina denek dakite tontoa zarela.

***************************

Interneteko txakurrarena ez da nik asmatua, noski. The New
Yorker aldizkarian azaldu zen Interneteko prehistorian, 1993an. Mezu
honekin pegatu dut irudia.

Pessoa delakoak bere kexuetan esaten den guztia kaka besterik ez da:
totxoak idazten direla,
Interneteko copypastearen kalitatea, anonimotasunaren inguruko
filosofaldiak, errespetuaren arauena. Dena gezurra, dena kaka. Zera da
asunto honen egia, benetako koxka: troll bat da hori. Troll bat da
Interneteko foro edo halakoren batean "joditzeko" helburuarekin sartzen
den bat. Batzuetan, sartzeko unean forma konstruktiboak erakusten ditu,
baina bere asmoa suntsitzea da. Kasu honean troll-aren helburua da:

- Sustatu bera eta han jendeak egiten dituen aportazioak zapuztea

- edo, beharbada, Elkarren liburu promozioa eragoztea Sustatun

Baina helbururako jomuga taktikoa ez da Sustatu. Jomuga dira Iban Zaldua
edo Xabier Mendiguren. Taktika da lagun horiek akojonatzea, horiek
beldurtzea ez
daitezen ausartu erreseina edo totxo gehiago bidaltzen. Hau ere oso
teknologikoa da, oso Internetekoa: FUD taktika esaten zaio. FUD = Fear,
Uncertainty, and Doubt.

Fear: Zaldua edo Mendiguren kikildu.

Uncertainty: argudio guztiak (totxoak, copypastearen
kalitatea eta filosofia...) despisterako gezurrak besterik ez dira.

Doubt: anonimoarekin berriketan, nor ote? ezagutzen ote dut?

Errespetuarena, jakina, pertsonei aplikatzen ahal zaie. Fernando Pessoa ez
da pertsona bat, ex-pertsona bat da, Monty Pythonen loroa baino hilago
dago. Pintto txakurra da. Eta troll bat troll bat da.


Posted by AmatiƱo at 08:32

Coreblog-ekin egina