27 Maiatza
2004

Sustatu berdiseinatzeko ideiak

Sustaturen diseinu berri baterako ideia batzuk. Adibidez: erantzunak, eskilaretan harilkatuta? ala erantzun-kate laua?


ezkerreko zutabea
edukia
eskumakoa

ezkerreko zutabea, eduki zuhaitz gisa egituratu. Bi mailakoa, behintzat, atal hauekin.

Publizitatea
- hau
- bestea
- estatistikak?
- ... (gotzonek egoki irizten dizkion orriak eta azalpenak)

XML
- Sustatu-ren feed-aren inguruan
- Sustaturen titularrak zeure webgunean
- Bloglines www.bloglines.com/public/euskaraz eta azalpenak

Honi buruz
- Arauak
- Kontaktu orria
- Goiena (beste produktu batzuetara loturak)
- CodeSyntax (beste produktu batzuetara loturak)

Parte hartu
- Zeuk idatzi
- Egutegian kargatu

E-postaz
- Harpidetzeko orria
- Harpidetzaren konfigurazioa

Tresnak
- Sustatu PDA-n
- Nabigatzailea euskaratu
- ...

Denak klikableak eta edukiz hornituak egingo nituzke, atal-buruak eta atal-barruko edukiak. DonEdukien bidez egingo nuke. Testu egituratuarekin, eta ilustrazioak testu egituratuan egiten ditugun bezala. Bai Goienak eta bai CSk jakingo dugu horrela hori editatzen.

Goiko eskema horretan ez ditut 'pil-pilean' eta 'azkenak' loturak jarri, baina nonbait asmatuko genuke toki bat.

---------
Edukia. Portadan, edo sailkako portadan, oraingoa funtsean.

Albiste jakin batean. Erantzunak orain bezala eskilara-erako harilkatzearekin? ala harilkatze planoa denak jarraian?
Nik bigarrena nahiago.

Harilkatze planoarekin, diseinu promozio aukera bat gehiago. Artikulu nagusiaren amaieran, eta lehen erantzunaren artean, lerro batzuetako tartea GoogleAds batzuekin. Zatarra, baina deigarria. Testu erako iragarki asko lortuko bagenu ere hori izan zitekeen toki bat.

----------
eskumako zutabea

Portadan.
- testu erako iragarkiak
- egutegia
- babesleak (kromo bereziak)? (beharbada footerrean)
- GoogleAds?

albiste jakin batekin:
- testu erako iragarkiak? (agian Edukiaren barruan, artikulu eta erantzunen artean)
- babesleak? (beharbada footerrean)
- GoogleAds?

--
Goiburuan:
- banner tipikoa orain bezala goiburuan.

Footerra:
- euskalbannerra? nik uste dut ez dabilela oso santu... Kendu egingo nuke, eta kontaktu orrirako lotura utzi.
- Babesleen kromo berezien tokia ere izan daiteke, eskumako zutabetik kenduta?

Beste kontu bat, argazkiak:

a) Ilustrazioak, bai ala ez?
b) Ilustrazioak, bat artikuluko, ala aukera "maketatzeko" DonEdukietan bezala?
c) Ilustrazioak portadan agertzekotan, nola?

Bidalketa: luistxo (23:34) | Permalink | Erantzunak (0) | Aipuak (trackback) (0)