15 Maiatza
2004

Leikedogu eta Aldási

Ahalezko adizki berriak 21. mendeko euskaran


Eibartarrak zerrendan jarraitu dugu euskeranto berriaren aditz-formekin
jolasean. Leikedogu, leikedot... Elena Laka abokatua Bergaran bizi da eta
diosku: "Leikedot" umeen artekoa da (nik
Taliban lanak egiten dittut neuriarekin ikastolatik bueltan batzuetan
horrelako batek ihes egiten detsanean).
Eta nik Elenari:
Ai, Elena, nere umiak 'leikedot' esango baleu poztasun apur bat emongo
zestan bihotzian... Donostian beste zeozer pasatzen jakue potentzialei.
Lenguan esan netsan.
- Bueno, amaittu dira marrazki bizidunak, afaltzera orain.
- Ez aita! Aldási!
- Zer?
- Aldási aita, aldási berriro sintxan.
Osease: Ahal da hasi. Ahal da hasi berriro Shin-chan.
Gitxienez eibartarra balitz aditz trinko bat erabiliko leuke. Baina hemen
Donostian, Ikastolako ume guztiak Al-kaedakuak dira. Aldá etorri, aldá egin
hori... Eta andereñuak, bardin.


Bidalketa: moblog (21:57) | Permalink | Erantzunak (0) | Aipuak (trackback) (0)