2004ko abenduaren 19a, igandea

Genbolla

Bideojokoetako indarkeria zentzugabea, bai; baina ordenagailuan.
[peru] 

Gure mutikoak zera eskatu dio Olentzerori:

GENBOLLA
EGASKIN TELEGIDATUA

Ez bata eta ez bestea ez du jasoko. Gameboy-aren kontuarekin, bideojokoen zoramen eta engantxetik ez dugu askatuko mutila, hori segurua da. Horiekin haziko da, telebistarekin haziko den bezala (bigarren kontu honetan, bere gurasoak ere hazi ginen).

Baina bideojokoekin jardutekotan, hartu dugu erabakia: etxean eta ordenagailuan. Ez eskukorik kalera joan eta antxitxika ibili barik apalankatuta egoteko. Ezta konsolarik ere etxerako. Garestiak dira, jokoak kartutxoetan izaten dituzte-eta.

Ordenagailuko joko eta CD-etara ohitu dadila. Akaso informarikaren zera orokorra ere geratuko zaio, edo kopiak egiten ikasiko du, jokoak elkarri pasatzen eta pirateatzen.

Beraz, bideojokoetako indarkeria zentzugabea, bai; baina ordenagailuan.


Bidaltzailea: luistxo. Noiz: 16:00 | Erantzunak (0) | Trackback-ak (0)
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Trackback-ak
Hona bidali trackback erreferentziak: https://manterola.org/2/tbping
Trackback-ik ez dago.
Erantzun