2009/10/03 16:38:57.867 GMT+2

Zinemaldia

Aurten Zinemaldia aspaldiko partez pittin bat hurbildik jarraitu dut. Lankide asko oso zinemazaleak dira; aste osoa jai hartzen duenik bada, egunero 3-4 pelikula ikusteko.

Nik bost ikusi ditut:
  • London River, oso gomendagarria. Autobus eta metroan bonbak jarri zituztenekoa, ama eta aita bat seme-alaben bila... oso hunkigarria.
  • La mujer sin piano, espainola, Aida (Carmen Machin) da aktore nagusia, aspergarria!!!!! ez joan. Halere zuzendariari saria eman diote, harrigarria!
  • Blessed, australiarra, famili bizitza haur nerabeekin, oso ona.
  • El secreto de sus ojos, ederra, zuzendariaren zein aktoreen lana; begirada sakonak eta adierazleak, batez ere Darin eta Villamilenak.
Xabier Mendigurenek Sustatun idatzitako artikuluan egin duen analisia oso zuzena iruditu zitzaidan.

Nork: marije.2009/10/03 16:38:57.867 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Please answer this question to add your comment
Zenbat dira hiru gehi bost? (idatzi zenbakia)