2008/01/03 19:41:05.440 GMT+1

Urte berria Lanzaroten

2008ari ongi etorria Lanzaroten egin diogu. Peru eta biok orain zortzi bat urte izan ginen ama eta ahizparekin batera. Orduan Puerto Carmenen hartu genuen ostatu. Oraingoan Playa Blancan. Bikain, ederto pasa dugu. Eguraldia lagun izan dugu eta inguruak ezagutzeaz gain, patxada ere izan dugu lagun.
Urtarrilaren 1ean, euskal ohitura jarraituz, Peru eta Luistxo Montaña Roja sumendia igo zuten. Ez genekien sumendia zenik. Sorpresa polita hartu dute gora iritsi direnean. Kraterrean harriz izenak zeuden idatzita eta Lili izkiriatu dute.

H10 Rubicon Palace hotela ederra da, handia, herrixka bat dirudi. Lanzarote uhartearen hego mendebaldean dago, Pechiguera itxar-argiaren alboan.
 Gelatik Fuerteventura ezkerrean eta aurrean itxas-argia ikusten genituen. Eguzki-sartze ederrak ikusi ditugu bertatik.
Montaña Roja sumenditik Pechiguera itxas-argia.
Igerilekuari buruz, epela deitzen dutena guretzat nahiko hotza izan da oraingoan ere. Halere Peru eta Lili bainatu dira.Zorionez Thalasoterapia zentruan  haur eta gurasoentzat irekitako ordubetetxo bat eskaintzen zuten. Hori bai ur goxoa hori!



Timanfaya gogoratzen nuen bezain ikusgarria da. Peru eta Lilik gozatu dute sumendi barruko fenomenoekin. Dromedarioan ere gustura ibili dira.

Papapagayo itxas-muturreko kala batera itxasontsiz joan ginen, lantxa-rapida batean hurbildu gintuzten eta eguzki goxoa izan genuen lagun bertan.
Itxas ondoa ere ikusi ahal izan genuen baina buztanbeltzak,  manta arraiak eta itxas-kirikiñoak besterik ez genituen ikusi.
Urtea amaitzeko leku paregabea iruditu zaigu.
Janubio gatzaga, Charco de los Clicos, Hervideros eta Golfo herria xarmangarriak dira. Laku berdea ere esaten zaiona sumendi baten kraterra da. Erdia itxasoak janda dago.
Uhartearen bestaldean Playa Quemadara joan ginen. Leku txikia, turismo gutxikoa eta lasaia oso.
Geria gainaldea zeharo desberdina da. Mahastiz josia dago. Ikuspegia ederra iruditu zaigu.
Berriro mendebaldeko kostaldera bueltatuz, Caleta Caballa etxe-multzo bat besterik ez da. Hori bai, itxas ertzean dago eta bertatitk Mirador del Rio eta La Graciosa ikusten dira. Ingurua basamortua da.
Janariari dagokionez, gofioa eta papas arrugadas con mojo etengabeko lagun izan ditut. Goxoak dira biak ala biak. Lehena gosaltzeko eta bigarrena beste otorduetarako.
"Dena barne" hartu genuen ia halabeharrez eta arriskutsua da. Kilo batzuk irabazita etorri naiz ni.
Berriro ere bueltatuko gara.

Nork: marije.2008/01/03 19:41:05.440 GMT+1
Etiketak: aisia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Please answer this question to add your comment
Zenbat dira hiru gehi bost? (idatzi zenbakia)