2009/01/22 18:54:50.954 GMT+1

San Sebastian 2009

Peru lehen aldiz atera da danborradan. Izena ematerakoan ez zuen gogo asko baina animatu (behartu...) egin nuen. Herenegun atera zen (ikusi beheko argazkiak) eta bukaeran zera esan zidan:
   1. Ondo pasa zuela (nire ahalegina balekoa!)
   2. Nekagarria dela, asko ibili zirela (ba bai)
Oso pozik nago parte hartu duelako, eta bera ere pozik dagoela jakiteak are eta gehiago pozten nau ni. Holakoetan amatasuna zer den ulertzen dut, pittin bat halere.

Iñaki Eraunzetamurgilek ateratako argazkiak

Antiguako Jakintza ikastolako lehen hezkuntzako 5. mailakoak.




Lili 19an atera zen ikastolarekin.

Gelan gelakoekin. Lili behean eskubitik bigarrena, Iñakiren alboan.Adrian eta Iñakiren artean.Aitzolekin.

Jabi, Jesus eta Erramun etxeko afarian.
Liliren euskal-dantza irakasleak Antiguako Gazte Danborradan (gaupasa eginda zeuden denak).

Itxaso ikusgarria zegoen, aurreko eta ondorengo egunetan bezala.Ondarretan andereino Marialuisa eta biloba Luar itxasontzian olatuak harrapatzen.

Nork: marije.2009/01/22 18:54:50.954 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Please answer this question to add your comment
Zenbat dira hiru gehi bost? (idatzi zenbakia)