2011/07/26 19:02:46.800 GMT+2

Galiza e os galegos, imaginariotik fextigalera

Astebete pasatu dut Galizan.
Diskurtsoen inguruko ikastaro batera joan ginen Txerra eta biok, Emun-eko ordezkari gisa.

Argazkiak
Bideoak

Txepetxek hitzaldia eman behar zuela jakitea amu ezin hobea izan zen antolaketa lanak arintzeko.



Hasi, bidaia estropozu askorekin hasi genuen: Txerrak errepide-istripu batek sortutao auto-ilarak saihestu behar izan zituen; nik azken orduko ezustea. Bilborakoa, aireporturako, autobusa hartu baino 20 minutu lehenago konturatu nintzen lau egun lehenago erositako autobus-txartela etxean utzi nuela. Glup!

Peru, semea, etxean zegoen, eskerrak! Segapotoari esker -aingeru guarkakoa, halakoa!- aurkitu zuen txartela eta bizilagunari kotxez autobus-geltokira eramateko eskatuta konpondu genuen!

Hortik aurrera, dena primeran atera da! Barkatu, Txerraren bueltako bidaia izan ezik! baina hori kontatzea berari dagokion kontua da.

Ikastaroa oso interesgarria izan da, bai eduki aldetik eta baita bertan ezagutu genuen jendearengatik ere.

Ikastaroan zehar gehien entzun ditudan hitzetako batzuk hauek dira: krisia, galegoaren defentsa, lusofonia, estandarra, aurreiritziak, diskurtsoak, imaxinario galego.

Lotura interesgarriak: Coordinadora de traballadores/as de normalización de la lingua;

Txerra eta biok ederto moldatu gara teknologia berrien bidez Euskal Herrian ikastaroaren berri zuzen-zuzenean emateko:



Ikastaroaren aurkezpenean Txerra; gosaltzen genuen bitartean egin zuten harrera ofiziala -10:15etan-.





Txepetxek harrera ezin hobea egin zigun; mila esker Txepetx! Elkarrizketa udazkenean jarriko dugu denen eskura.




Bigarren eguneko afari-ostea; besteak beste, Gemma Sanginés, Dores, Goretti Sanmartin, Olga, Rosa, Txerra...

Afariaren aurretik antzerki obra bat ikusi genuen, "Pelos na lingua", gomendagarria oso, Talia taldearena. Ea Euskal Herrira ekartzen duen norbaitek!





Azken eguneko bazkarian, besteak beste, Nel, Sechu, Gemma, Dores, Soco...



Santiago egunaren bezperan hasten da Blokeak antolatzen duen festibala: standak, liburu-aurkezpenak, mahai-inguruan (Anasagasti eta Lorena Lopez de la Callerekin, besteak beste), kontzertuak (Deolinda portugaldarrak -berritzaileak fadotik, goxuak-; Dios ke te crew hip-hopzaleak -erritmo ederrekoak eta mamitsuak-).



Fextigalean Carlos Callonen "Como defenderes os teus dereitos lingüísticos" liburuaren aurkezpena. Liburu horretaz gain, beste hauek ere ekarri ditut:

55 mentiras sobre a  Lingua Galega
Sortir de l´armari lingüístic
Made in galiza
Galiziako historia laburra -marrazkiekin, haurrentzat-

Galizia ederra itaundu zait; seguruenik konpainia onean ibiltzeak lagunduko zuen, parajeak ederrak ez direnik ezin ukatu:

Fisterra -amaiera eta hasiera-, Mallas -Tomasen "Aldea", Cabo de Nave -mundua borobila dela argi eta garbi ikusten den lurmuturra-, Praia de Lires -ilunabarra ederra den beste leku bat-, Betanzos -erdi aroa-, A Coruña -itxasoa, haizea, vinos, Hercules eta Dores-, Santiago -Soco, Obradoiro, Isa, Olga, fextigala-.

Carballo ez da herri politegia baina jende ederrarekin egin dugu topo: Valentin Fatim, Goretti Sanmartin, eta aipatu gabe utzi behar ditudan beste hainbat jende atsegin.



Fisterran Séchu Senderekin; tipo interesgarria, idazlea, marrazkilaria, aktorea, hizkuntzarekin konprometitua eta anfitrioi paregabea. "Made in galiza" liburu gomendagarriaren egilea, besteak beste.



Gemma Sangines eta Dores A Coruñan.

Argazki honek primeran adierazten du bidai honek utzi didan emozioa:



Fisterran, haur batek ateratakoa; minutu bat lehenago bi negar-malko atera zitzaizkidan, snif! Fisterran nengoen...

Nork: marije.2011/07/26 19:02:46.800 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Please answer this question to add your comment
Zenbat dira hiru gehi bost? (idatzi zenbakia)