2010/10/09 08:01:32.508 GMT+2

Euskarazko hiru liburu gomendagarri

Askotan gertatzen zait: gustura irakurriko nukeen euskarazko liburu baten eskean aritzea.

Hona bi, gomendioak aintzakotzat hartzen dituzun horrentzat:

"Nora ez dakizun hori"


Egilea: Iratzi Jimenez.

Oso oso gustura irakurri dut, harrapatu egin nau eta ziztu bizian irentsi dut. Fikzioa errealismoz atondu du Iratik, oso sinesgarri bihurtu arte.


Getarian kokatu du Uxue Alberdi idazle-bertsolariak Aulki-jokoa liburua. Aita du getariarra Uxuek eta herriko kontu asko kontatu dizkiola argi gelditzen da liburuan.

Oso irakurerraza da eta kuttuna kontaketa. Gustura eta ziztu-bizian irakurri dut.


Hirugarrena, ausardi pittin batekin gomendatuko dut, ez baitut oraindik amaitu. Halere, oso gustura hasi naiz irakurtzen eta oso itxura ona hartu diot.

"La lutte finale"


Egilea: Joxean Agirre

Nork: marije.2010/10/09 08:01:32.508 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Please answer this question to add your comment
Zenbat dira hiru gehi bost? (idatzi zenbakia)