2010/02/22 19:44:29.730 GMT+1

Amaiur

Igandean -otsailak 21- Amaiurera joan nintzen Bagerak antolatutako mintzalagunen irteeran.

Aranzadiko Mauleonek herriko ostatutan historia saio osatua eskaini zigun; Nafarroako historia ezezik, Euskal Herrikoa eta Europakoa ere aipatu zituen; horretarako, argazki, irudi eta mapak erakutsi zizkigun. Baina batez ere Amaiurreko herriarekin duten harreman estua, eta gazteluaren indusketa lanen inguruan duten ikuspegi garbia eta konprometituta erakutsi zizkigun; komentario bitxiak ere tartekatu zituen gure belarrien gozagarri. Indusketa lanek eman dutena zehatz mehatz xehetu zigun Mauleonek; baita gonbita luzatu ere udaran indusketa lanak egitera joateko.
Ostatukoekin kafe eta gozoekin egin ziguten ongi-etorria.
Ondoren, Amaiurko indusketa lanak bertatik bertara ikusi genituen; Mauleonek zuzenean erakutsi zizkigun aurretik argazkietan azaldutakoak.

Irteeraren bigarren zatia Amaiurko errotara egindako bisita izan zen.

Bazkari goxoaren ondoren, Aitziberrek mintzalagun guztiak zoriondu zituen, euskaldun zein ikasle, eta beraien lana goraipatu zuen. Ondoren, Udalak emandako merezimenduzko medailaren irudiarekin eta Anek osatutako bertso eder batekin osatutako agiri bana banatu zien.


Gozagarria, benetan, irteera.

Argazki gehiago.

Artikulu interesgarriak:
"Nafarroari buruzko historia asko dago oraindik idazteke"
Askatasunaren monolitoa

Nork: marije.2010/02/22 19:44:29.730 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Please answer this question to add your comment
Zenbat dira hiru gehi bost? (idatzi zenbakia)