2009/12/08 19:06:12.192 GMT+1

Abbadya saria Joxerrari

Joxerra Gartziak Abbadya saria jaso zuenean esandako batzuk bildu nahi ditut hemen, nire arreta piztu zutenak, hain zuzen:

* Txirritak esandako ekarri zuen gogora, ┬┤erdera ez zen bakarrik kapaz, euskarak ere lagundu zion`, euskaldunona ere bada errua, kanpokoena salatzea ez da nahikoa.

* Lehentasuna euskara gozagarri izatea da; zuzentasunetik egokitasunera jauzi egitea; gu geu izango gara, horrela, euskararen iragarki onena.

* Elebidunak gara hizkuntz askatasunaren berme nagusi.

* Zabalagoak egiten garen neurrian zabalduko dugu euskara, eta euskara zabaltzen dugun neurrian zabalduko gara geu ere.


Nork: marije.2009/12/08 19:06:12.192 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Please answer this question to add your comment
Zenbat dira hiru gehi bost? (idatzi zenbakia)