2003ko otsailean, Peruk gutuna idatzi zuen Euskaldunon Egunkarira, umeentzako Xingola atalera, marrazkitxo batekin. Artean lau urte zituela kontatzen zuen, eta arraintxo batzuk marraztutako irudi eskaneatua bidali genituen bere partez Egunkariara.
Bidali eta hurrengo egunera, Goardia Zibilak itxi egin zuen Egunkaria.
Gure gutunarekin eta marrazkiarekin zer egin duten, ez dakigu. Madrilgo Entzutegi Nazionalak material guztia bahitu egin du, eta administratzaile judizial baten eskuetan omen dago orain. Peruren marrazkiaketa gutunak ere, material horretan egon behar dute.
Zain gaude ea Entzutegi Nazionaletik edo azalpenik ematen diguten. Bitartean, Aurrera Egunkaria eta Berria berri!