27 Apirila
2004

[eibar] Re: Errauskailuak eta osasuna

Gorosabelek:
> Oso zentzuzkoa erezten detzat idea honi. Horregaittik proposatuko
> netzeke agintari/teknokratei hiritar hipokrita hoiei erantzuteko
> bide bat. Errauskailu baten kontrako kanpaina demagogiko bat
> abixatzen danian,
> 1. Errauskailluan obrak eta proiektua geratu.
> 2. Boomerang baten modura, hiritar hipokrita talde horren kontra
> jotia: "errauskaillu hau etxe onduan ezpozue euki nahi, hasi
> zaittie birziklatzen eta basuria banatzen" ultimatum modukoa bota.
> Kapaza izango da agintari ausarten bat halako zeozer egiteko?
> Kontuan hartuta infraestruktura-eraikitzaile-negozioko enpresei
> nahikua izorratuko detzela?
Oierrek:
Baina hemen ya beste arazo bat planteatzen dozu. Hau da, errauskailua
eraikitzeko interesa horrelako azpiegiturak eraikitzen diru
publikoarekin aberastearen aurkako salaketa dago hor. Eta nik bat
egin neike salaketa horrekin, baina kasu honetan oraindik eta
desbideratuago dago osasunaren profesionalen salaketa. Ze muineko
arazoa hori bada osasuneko profesionalek esan
zezaketen: "Errauskailuaren aurka gaude hori egiteko aitzakian bakar
batzuk diru-publikoak milioika poltsikoratuko dituztelako". Baina
hemen mahai gainean jarri dena osasunean horrek izan ditzakeen
eraginak dira, eta ezer baino lehen argitu beharko litzatekeena
horixe da, ea egiazkoak dira errauskailuak osasunean izan ditzakeen
eraginak, eta horren inguruko informazio zorrotza eskaini.
Zeren eta kontua baldin bada atzeko interes ezkutuak salatzea,
errauskailuaren aurkako plataforman ere aurki genitzake horrelako
batzuk. Adibidez: Errauskailua ezarriko den ingurunean dauden
etxebizitza bakarrak txingudialdeko zenbait aberaskumeren txalet
ederrak dira, eta norbaitek errauskailuaren proiektuarekin galera
ekonomikorik izango badu horiek izango dira, zenbait negozio
inmobiliariok porrot egingo dute eta. Eta orain galdera: imajinatzen
duzu nortzuk dauden errauskailuaren aurkako mugimendu hiritarra
bultzatzen?
Beraz, hemen erne ez bagaude edonondik manipulatuak izateko arriskua
dugula iruditzen zait, eta horregatik berriz ere nire eskaera,
osasunaren alorreko profesionaleei zorrotzak izateko, errauskailuen
inguruko azterketa zehatzak eskaintzeko, errauskailuei osasun
arrazoietan oinarrituta ezetz esan behar badiegu emateko datu
fidagarriak, baina ez gaitzatela iruzurren eta manipulazioan menpe
utzi.
Ondo segi, oier A.

Bidaltzailea: zerrendatik. Noiz: 03:19 | Trackback-ak (0)

[eibar] Toribion urtebetetzia

Egunon,
gaur gure San Toribion urtebetetzia da. Gaur 117 urte jaixo zan Eibarren,=20
Txirixokaleko 6. peoran, 1887ko aprilaren 27xan. Aittan famelixia=20
marki=F1arra eta ama Aramaixo-gasteiztarra, Toribio eta beran anai-arrebak=
=20
Eibarren sortu eta bizi izan ziran.
Eibartarra, sozialistia, euskalduna, federalistia, fededuna.... eta=20
zehatza, zuzena, argixa, jasua.
Toribio larregi ezagutzen ez dabenendako, hamentxe informazi=F1o piskat:
Au=F1amendin:
http://www.euskomedia.org:8080/euskomedia_eu/servlet/euskomedia.CargaFrames
Egoibarran:
http://www.egoibarra.com/Egoibarra/Fondoak
Eta hamentxe beran hiztegi ezaguna on-line:
http://www.eibarko-euskara.com/hiztegia.php?ek=3Dzer&letra=3DA
eta word formatuan zure ordenagailura jaisteko (kontuz, 2.618 Kb):
http://www.eibarko-euskara.com/pdf/flexiones-verbales.pdf
asier

Bidaltzailea: zerrendatik. Noiz: 03:19 | Trackback-ak (0)

RE: [eibar] Toribion urtebetetzia

Toribio II.a: zelan joiak San Toribioren biografia?
-----Mensaje original-----
De: Asier Sarasua [mailto:[email protected]]
Enviado el: martes 27 de abril de 2004 9:29
Para: [email protected]
Asunto: [eibar] Toribion urtebetetzia
Egunon,
gaur gure San Toribion urtebetetzia da. Gaur 117 urte jaixo zan Eibarren,=20
Txirixokaleko 6. peoran, 1887ko aprilaren 27xan. Aittan famelixia=20
marki=F1arra eta ama Aramaixo-gasteiztarra, Toribio eta beran anai-arrebak=
=20
Eibarren sortu eta bizi izan ziran.
Eibartarra, sozialistia, euskalduna, federalistia, fededuna.... eta=20
zehatza, zuzena, argixa, jasua.
Toribio larregi ezagutzen ez dabenendako, hamentxe informazi=F1o piskat:
Au=F1amendin:
http://www.euskomedia.org:8080/euskomedia_eu/servlet/euskomedia.CargaFrames
Egoibarran:
http://www.egoibarra.com/Egoibarra/Fondoak
Eta hamentxe beran hiztegi ezaguna on-line:
http://www.eibarko-euskara.com/hiztegia.php?ek=3Dzer&letra=3DA
eta word formatuan zure ordenagailura jaisteko (kontuz, 2.618 Kb):
http://www.eibarko-euskara.com/pdf/flexiones-verbales.pdf
asier
=20
Yahoo! Groups Links
=20

Bidaltzailea: zerrendatik. Noiz: 03:19 | Trackback-ak (0)

RE: [eibar] Toribion urtebetetzia

Begok:
>Toribio II.a: zelan joiak San Toribioren biografia?
biografixia bai=F1o, hagiografixia laster.
noiz jaixo dan, behintzat, badakit :-)
Ez da gitxi. Ondo hastia da beti inportantiena.
Hortik aurrerakua, =E1mama...
a.=20

Bidaltzailea: zerrendatik. Noiz: 03:19 | Trackback-ak (0)

[eibar] Julen Gabiria

Julen Gabiria gure zerrendakideak hitzaldia ematen omen du bihar,
Sustatun irakurri dudanez:
http://www.sustatu.com/RV_Events/zzrv1082540963
Julen Gabiria Txurdinagan
Noiz: Bihar, Apirilak 28, Asteazkena
Julen Gabiria izango da apirilaren 28an, arrastiko 20:00etan,
Txurdinagako AEKn (Arbidea 21) Asapala Kultur Elkarteak antolatutako
"Irakurlearen Tartea" literatur emanaldian "Han goitik itsasoa ikusten
da" bere azken liburuaz berba egiteko. Animatu, irakurri eta etor zaitezte.
Bidaltzailea: Asapala Kultur Elkartea.
Gari

Bidaltzailea: zerrendatik. Noiz: 03:19 | Trackback-ak (0)

Re: [eibar] Julen Gabiria

Hala da, bai. Eskerrik asko propagandagatik.
Santutxuko Irakurlearen Tartea duela urte eta erdi inguru sortu zen, eta hi=
lero-hilero idazle bat eramaten dugu bertara, bere liburuetako bati buruz (=
normalean, azkena) berba egitera. Aldez aurretik, jendeari abisua ematen za=
io ze liburu izango den hori, eta, modu horretan, tertuliatxoa sortzen da i=
dazlearekin. Unai Elorriaga, Joan Mari Irigoien, Hasier Etxeberria, Jasone =
Osoro, Jokin Mu=F1oz, Pedro Alberdi, Jon Arretxe, Joxean Agirre... pasatu d=
ira guretik. Eta, noski (azkenerako utzi dut, apropos), gure Xabier Mendigu=
ren jauna ere bai, zeinek, bide batez esateko, udako hit batzuk ere kantatu=
zizkigun! Espektakulu ederra! Pena ez genuela grabatu... ;-)
Hilabete honetan niri tokatu zait joatea, eta hurrengoan... Bernardo Atxaga=
.
=20
Gari Araolaza wrote:
Julen Gabiria gure zerrendakideak hitzaldia ematen omen du bihar,
Sustatun irakurri dudanez:
http://www.sustatu.com/RV_Events/zzrv1082540963
Julen Gabiria Txurdinagan
Noiz: Bihar, Apirilak 28, Asteazkena
Julen Gabiria izango da apirilaren 28an, arrastiko 20:00etan,
Txurdinagako AEKn (Arbidea 21) Asapala Kultur Elkarteak antolatutako
"Irakurlearen Tartea" literatur emanaldian "Han goitik itsasoa ikusten
da" bere azken liburuaz berba egiteko. Animatu, irakurri eta etor zaitezte.
Bidaltzailea: Asapala Kultur Elkartea.
Gari
---------------------------------
Yahoo! Groups Links
To visit your group on the web, go to:
http://groups.yahoo.com/group/eibartarrak/
=20=20
To unsubscribe from this group, send an email to:
[email protected]
=20=20
Your use of Yahoo! Groups is subject to the Yahoo! Terms of Service.=20
=09=09
---------------------------------
Correo Yahoo!: 6MB, m=E1s protecci=F3n contra el spam =A1gratis!
[Non-text portions of this message have been removed]

Bidaltzailea: zerrendatik. Noiz: 03:19 | Trackback-ak (0)