27 Apirila
2004

[eibar] Re: Errauskailuak eta osasuna

Gorosabelek:
> Oso zentzuzkoa erezten detzat idea honi. Horregaittik proposatuko
> netzeke agintari/teknokratei hiritar hipokrita hoiei erantzuteko
> bide bat. Errauskailu baten kontrako kanpaina demagogiko bat
> abixatzen danian,
> 1. Errauskailluan obrak eta proiektua geratu.
> 2. Boomerang baten modura, hiritar hipokrita talde horren kontra
> jotia: "errauskaillu hau etxe onduan ezpozue euki nahi, hasi
> zaittie birziklatzen eta basuria banatzen" ultimatum modukoa bota.
> Kapaza izango da agintari ausarten bat halako zeozer egiteko?
> Kontuan hartuta infraestruktura-eraikitzaile-negozioko enpresei
> nahikua izorratuko detzela?
Oierrek:
Baina hemen ya beste arazo bat planteatzen dozu. Hau da, errauskailua
eraikitzeko interesa horrelako azpiegiturak eraikitzen diru
publikoarekin aberastearen aurkako salaketa dago hor. Eta nik bat
egin neike salaketa horrekin, baina kasu honetan oraindik eta
desbideratuago dago osasunaren profesionalen salaketa. Ze muineko
arazoa hori bada osasuneko profesionalek esan
zezaketen: "Errauskailuaren aurka gaude hori egiteko aitzakian bakar
batzuk diru-publikoak milioika poltsikoratuko dituztelako". Baina
hemen mahai gainean jarri dena osasunean horrek izan ditzakeen
eraginak dira, eta ezer baino lehen argitu beharko litzatekeena
horixe da, ea egiazkoak dira errauskailuak osasunean izan ditzakeen
eraginak, eta horren inguruko informazio zorrotza eskaini.
Zeren eta kontua baldin bada atzeko interes ezkutuak salatzea,
errauskailuaren aurkako plataforman ere aurki genitzake horrelako
batzuk. Adibidez: Errauskailua ezarriko den ingurunean dauden
etxebizitza bakarrak txingudialdeko zenbait aberaskumeren txalet
ederrak dira, eta norbaitek errauskailuaren proiektuarekin galera
ekonomikorik izango badu horiek izango dira, zenbait negozio
inmobiliariok porrot egingo dute eta. Eta orain galdera: imajinatzen
duzu nortzuk dauden errauskailuaren aurkako mugimendu hiritarra
bultzatzen?
Beraz, hemen erne ez bagaude edonondik manipulatuak izateko arriskua
dugula iruditzen zait, eta horregatik berriz ere nire eskaera,
osasunaren alorreko profesionaleei zorrotzak izateko, errauskailuen
inguruko azterketa zehatzak eskaintzeko, errauskailuei osasun
arrazoietan oinarrituta ezetz esan behar badiegu emateko datu
fidagarriak, baina ez gaitzatela iruzurren eta manipulazioan menpe
utzi.
Ondo segi, oier A.

Bidaltzailea: zerrendatik. Noiz: 03:19 | Trackback-ak (0)
Trackback-ak
Hona bidali trackback erreferentziak::https://manterola.org/familia/luistxo/coreblog/zerrenda/53/tbping
Trackback-ik ez dago.