Re: [eibar] Xake-jokoa, kirola?
On Wed, 28 Apr 2004 01:15:35 +0200, Amati=F1o wrote=
:
>=20
> Xakea dela eta sortu den eztabaidari buruz, nik uste zehaztasun b=
atzuk
> beharrezko direla.
>=20
> Nonbait, kirol-federazioak arautu nahirik, Jaurlaritzak dekreto-z=
irriborroa
> bidali die euskal federazio guztiei (ez xake-federazioari bakarrik), nork
> bere ezarpenak egin ditzan. Zirriborro horretan kirolaren definizioren ba=
t
> aurreratzen omen da, giza-esfortzu fisikoaren inguruan oinarritua.
> Xake-federazioak sumatu du nonbait ez dela xakea definizio horretan sartz=
en
> eta sekulakoa sortu da.
>=20
> Nik dakidanez, zirriborro hori oinarrizko zirriborroa baino ez da=
eta
> xake-federazioak aski izango luke Jaurlaritzari erantzutea xakea kirol
> olinpikotzat onartua dagoela nazioartean, salbuespen kulturala aldarrikat=
u
> eta kitto. Baina nahiago izan du bere burua asaldatu eta printzipiozko
> eztabaidetan sartu.
Ba badirudi ez dela horrela.=20
Hau da, Kirol Federakuntzei bidalitako dokumentua ez da zirriborro
bat, Dekretuaren Proiektua baizik. Garai jaunak (Jaurlaritzaren Kirol
Zuzendariak), xake federakuntzetako presidenteei aitortu zien moduan,
9 hilabetez lanean eduki ditu 7 pertsona eta 8 zirriborroren ostean
aurkeztu dute Proiektu hau. Zirriborroen fasean inolako kontsultarik
ez da egon, eta orian 15 laneguneko epea dago.
Nik uste dut "asaldatzea" era batean justifikatuta dagoela, hau da,
proiektuari aurkeztu beharreko errekurtsoak dira azkenengo bidea. Hau
da, ez dago, zirriborroa balitz moduan, gero beste aukera bat kexa
egiteko. "Orain ala inoiz ez"
Beste alde batetik, kirol federakuntzetako presidenteek joan zen
ostegunean Gasteizen Garai jaunarekin egin zuten bileran beste zerbait
ere ikusiko zuten hartu duten bidea hartzeko. Garai jaunaren jarrera
ere kontuan hartuko zuten.
>=20
> Nik badakit xakea kiroltzat hartu izan dugula beti eta seguru ger=
o horrela
> jarraituko duela aurrerantzean ere. BAITA GURE ARTEAN ERE. EZ DAUKAT
> PRAKTIKAN BATERE ZALANTZARIK. Hala ere, printzipiozko polemikatan sartuz
> gero, gutxienik eztabaidagarri litzateke xakea kirola ala jokoa den.
>=20
> Jaurlaritzak proposatu duen definizioaren arabera ahari-topeka ez=
litzateke
> kirola izango(ez du gizakiak parte hartzen), nahiz eta gure artean betida=
nik
> herri-kirola izan. Hala ere, oilar-jokoa ez da kirola, jokoa baizik.
> Tradizio kontua.
>=20
> Ez dakit Jaurlaritzaren definizio horren arabera hipika kirola iz=
ango ote
> litzatekeen (esfortzua zaldiarena da, ez zaldunarena). Baina, baiezkotan
> (eta nazioartean horrela da), zergatik idi-demak ez du kirola izan behar?
Ahari topeka ez dago onartutako kirol diziplinen artean, bai ordea
asto, zaldi eta idi probak. Hipika ere badago, 5 diziplinatan banatuta
gainera: Saltos de obst=E1culos, concurso completo, doma, raid eta
marcha.
=20
> Nik ez dut esango xakea kirola ez denik (nazioarteko praktikan se=
guru,
> baina printzipiotan ari naiz), baina zergatik xakea kirola da eta musean
> egitea, aldiz, jokoa? Are gehiago, zergatik ez dugu bertsolaritza kiroltz=
at
> hartu behar? Zergatik da xakea bertsolaritza baino kirolagoa?
>=20
> Azkenik, oso oker ez banago badira munduan Estatu eta gizarte oso
> zibilizatuak (Erresuma Batua, esate baterako) xake-jokoaren antolamendua =
ez
> dutena kirol-federaziotan egituratzen, bestelako elkartetan baizik. Inor=
k
> ez du zalantzan jartzen xake-jokoa antolatu behar ez denik. Kontua zera d=
a,
> kirol-federazioen baitan ala joko-elkarteen artean?
Baina xakea da bestelako elkartetan antolatzen den bakarra ala kirol
guztiak horrela antolatzen dira?
Erresuma Batuko elkarteak behintzat "British Chess Federation" du
izena: http://www.bcf.org.uk/
>=20
> Sistema batean edo bestean aritu, xake-jokalariek berdin jokatuko=
dute
> baina, behar bada, ez diru-laguntza berberak lortu. Beraz, eta eztabaida
> horren "printzipiozkoa" ez balitz?
>=20
Baina "beste sistema" horretan aritzearen ondorioak inork ez ditu
azaldu eta ezin ditugu ezagutu, inork ez baitaki nolakoak izango
diren.
Mikel