28 Apirila
2004

Re: [eibar] Julen Gabiria & Panenka

Beti entzun dot Panenkak penaltyak botatzeko era bitxia ebala.
Gaur Julenek azaltzen dau zergatik DEIAn bere zutabean..
Txekiara bazoaz, hasi zaitez gizon horren bila ibiltzea. Begiratu taberna
guztietan, ea elastiko gorriz eta praka laburrez jantzitako norbait ikusten
duzun. Kirruduna da, edo hori uste dut. Imajinatu, behintzat, horrela
imajinatzen dut.
Jugoslavian jokatutako 1976ko Eurokopan Alemania eta Holanda ziren garaipena
lortzeko faborito nagusiak. Finalerdietako batean Holanda eta Txekoslovakia
topatu ziren, eta partiduaren amaieran banako emaitza zuen markagailuak.
Luzapenean, Holandak gizon bat galduta, beste gol bi sartu zituen
Txekoslovakiak, eta finalera sartzea lortu zuen, ezusteko galanta emanez.
Beste finalerdian, Alemaniak erruz sufritu zuen Jugoslaviari irabazteko:
deskantsuan 2-0 ari ziren irabazten anfitrioiak, eta azkenean 2-4 irabazi
zuen Alemaniak, Dieter Mller debutatzailearen hiru golekin.
Alemania eta Txekoslovakiaren arteko finala berdinketarekin amaitu zen.
Luzapenean gauzek berdin segitu zuten, eta penaltietara. Hor ere,
futbolarien punteria parekatuta zegoen. Alemania azken jaurtiketara heldu
zen, Uli Hoeness-en hankatik. Kale: zerura bidali zuen baloia. Dena
Txekoslovakiaren jaurtiketaren arabera geratzen zen, eta Panenkak hartu zuen
penaltia botatzeko ardura, justu selekzioko futbolari zoroenak. Sekulako
odol hotzarekin, jokoan zegoena larregi ardura ez balitzaio bezala,
trankil-trankil joan zen baloia zegoen lekura eta... tik! baloia ukitu baino
ez zuen egin. Maier atezaina albo batera bota zen, eta baloia paseoan bezala
sartu zen atearen erdi-erditik, orduko 0,02 kilometroko abiaduran. Ez zen
lagunen arteko partidu bat: finaleko azken penaltia zen.
Aurreko batean, artean Panenka nor zen ere ez nekiela, ama batek umeari oihu
egin zion: no hagas el panenka!, eta bai, izan ere umea txorakeriatan ari
zen. Antonin Panenkak, gaur egun, Txekia eta Eslovakiako tabernetan tragoa
debalde dauka. Eta nik ez dakit zer pasatu zitzaion burutik egin zuena
egiterakoan, jakinik jaurtiketa txarto irtenez gero Txekoslovakia osoak
bizkarra emango ziola, eta bere karrera ere bertan amaituko zela. Egun
batean galdetu egin zioten, eta berak erantzun: asmoa ez da dibertitzea,
ala?.
----- Original Message -----
From: "Julen Gabiria"
To:
Sent: Tuesday, April 27, 2004 10:07 AM
Subject: Re: [eibar] Julen Gabiria
Hala da, bai. Eskerrik asko propagandagatik.
Santutxuko Irakurlearen Tartea duela urte eta erdi inguru sortu zen, eta
hilero-hilero idazle bat eramaten dugu bertara, bere liburuetako bati buruz
(normalean, azkena) berba egitera. Aldez aurretik, jendeari abisua ematen
zaio ze liburu izango den hori, eta, modu horretan, tertuliatxoa sortzen da
idazlearekin. Unai Elorriaga, Joan Mari Irigoien, Hasier Etxeberria, Jasone
Osoro, Jokin Muoz, Pedro Alberdi, Jon Arretxe, Joxean Agirre... pasatu dira
guretik. Eta, noski (azkenerako utzi dut, apropos), gure Xabier Mendiguren
jauna ere bai, zeinek, bide batez esateko, udako hit batzuk ere kantatu
zizkigun! Espektakulu ederra! Pena ez genuela grabatu... ;-)
Hilabete honetan niri tokatu zait joatea, eta hurrengoan... Bernardo Atxaga.
Gari Araolaza wrote:
Julen Gabiria gure zerrendakideak hitzaldia ematen omen du bihar,
Sustatun irakurri dudanez:
http://www.sustatu.com/RV_Events/zzrv1082540963
Julen Gabiria Txurdinagan
Noiz: Bihar, Apirilak 28, Asteazkena
Julen Gabiria izango da apirilaren 28an, arrastiko 20:00etan,
Txurdinagako AEKn (Arbidea 21) Asapala Kultur Elkarteak antolatutako
"Irakurlearen Tartea" literatur emanaldian "Han goitik itsasoa ikusten
da" bere azken liburuaz berba egiteko. Animatu, irakurri eta etor zaitezte.
Bidaltzailea: Asapala Kultur Elkartea.
Gari
---------------------------------
Yahoo! Groups Links
To visit your group on the web, go to:
http://groups.yahoo.com/group/eibartarrak/
To unsubscribe from this group, send an email to:
[email protected]
Your use of Yahoo! Groups is subject to the Yahoo! Terms of Service.
---------------------------------
Correo Yahoo!: 6MB, ms proteccin contra el spam gratis!
[Non-text portions of this message have been removed]
Yahoo! Groups Links

Bidaltzailea: zerrendatik. Noiz: 03:50 | Trackback-ak (0)
Trackback-ak
Hona bidali trackback erreferentziak::https://manterola.org/familia/luistxo/coreblog/zerrenda/59/tbping
Trackback-ik ez dago.