26 Apirila
2004

[eibar] Re: Errauskailuak eta osasuna

Araolazak:
Eta hain zuzen ere horregatik erabat hipokrita iruditzen zait
errauskailuen aurrean antolatzen ari den oposizio "hiritarra".
Benetako arazoa ez baitago errauskailuan, baizik eta birziklatzeko
modukoak ez diren ontziak ekoizten dituzten enpresetan eta zaborra
bereiztu gabe botatzen duten herritarrengan. Gauzak planteatzen diren
bezala badirudi errauskailuaren bultzatzaileek poluzioa kanpotik
ekarri eta gure etxe ondoan bota nahi dutela. Eta gure etxea
poluitzen ari garenak gu gara.
Oierrek:
Oso zentzuzkoa erezten detzat idea honi. Horregaittik proposatuko
netzeke agintari/teknokratei hiritar hipokrita hoiei erantzuteko bide
bat. Errauskailu baten kontrako kanpaina demagogiko bat abixatzen danian,
1. Errauskailluan obrak eta proiektua geratu.
2. Boomerang baten modura, hiritar hipokrita talde horren kontra jotia:
"errauskaillu hau etxe onduan ezpozue euki nahi, hasi zaittie
birziklatzen eta basuria banatzen" ultimatum modukoa bota.
Kapaza izango da agintari ausarten bat halako zeozer egiteko? Kontuan
hartuta infraestruktura-eraikitzaile-negozioko enpresei nahikua
izorratuko detzela?
---
oier gorosabel larraaga
lekeitio - euskalherria
[email protected]
---
mundu barri bat daroiagu bihotzian
(Urruti'tar Zorion)

Bidaltzailea: zerrendatik. Noiz: 21:49 | Trackback-ak (0)
Trackback-ak
Hona bidali trackback erreferentziak::https://manterola.org/familia/luistxo/coreblog/zerrenda/52/tbping
Trackback-ik ez dago.