26 Apirila
2004

[eibar] Euskal Xakea kinka larrian: Eibarko Klub Deportiboko xake joko batzordearen idatzia

Eusko Jaurlaritzaren Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza:
Jose Ramon Garai Iturriondobeitia jaun agurgarria, Eusko Jaurlaritzako
Kirol Zuzendaria:
I=C3=B1aki Ugarteburu Artamendi jaun agurgarria, Gipuzkoako Foru Aldundiko
Kiroletako Zuzendaria:
Miguel Diego jauna, Eibarko Udal Kirol Patronatuko Zuzendaria:
Eibarko Udalean ordezkaritza duten Alderdi Politikoak: PSE-EE,
EAJ-PNV-EA, PP, IU-EB:
Eusko Jaurlaritzak kirol federakuntzen inguruko Dekretuaren Proiektua
bidali dio Euskal Xake Federakuntzari. Dekretu horretan xakea,
lehenengo aldiz, ez da kiroltzat onartzen eta ondorioz xake
federakuntzak desagertu egin beharko dira klubak kinka larrian utziz.
Euskal Xake Federakuntza eta lurralde federakuntzak desegiteko agindua
badator =E2=80=93horrela balitz Espainiako eta Europako lehenengo kasua
litzateke=E2=80=93, xakeak Eusko Jaurlaritzaren eta Foru Aldundien
dirulaguntzak jasotzeari utziko lioke eta ezingo lirateke txapelketa
ofizialak burutu. Federatutako jokalariak inguruko lurraldeetan
federatu beharko lirateke eta klubek joku-elkarteen estatus bera
izango lukete.
Atzera pauso honek, gainera, Kirol Kontseilu Gorenaren, Nazioarteko
Batzorde Olinpikoaren, 132 herrialdetako gobernuen eta gainontzeko
Erkidego Autonomoen aurka joatea suposatuko luke. Xakea
desagertarazten lehenengoak izan nahi al dute?
Eibarko Klub Deportiboko Xake Joko Batzordetik, dekretuaren helburu
hori salatu egin nahi dugu eta Espainia zein mundu mailan Nazioarteko
Batzorde Olinpikoak onartuta dagoen gure kirol hau, Euskadin ere
horrela izatea nahi dugu, orain arte bezala.
Hori dela eta, egoera lotsagarri hau salatzea helburu duten ekintza
guztietan parte hartuko dugula jakinarazi nahi dugu. Era berean,
Dekretuaren Proiektu honen arduradun den Jose Ramon Garai
Iturriondobeitia jaunari, Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendariari,
bere proiektua alde batera utz dezala eskatu nahi diogu, Euskal
Xakeari min gehiago egiten ez jarraitzeko eskatuz.
Eibarren, 2004ko apirilaren 25ean
Mikel Larreategi Arana
Eibarko Klub Deportiboko Xake Joko Batzordeburua

Bidaltzailea: zerrendatik. Noiz: 21:49 | Trackback-ak (0)
Trackback-ak
Hona bidali trackback erreferentziak::https://manterola.org/familia/luistxo/coreblog/zerrenda/49/tbping
Trackback-ik ez dago.